Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Gasteizen egingo da Erkidego Osasunari buruzko EAEko Lehen Topaketa

2012.eko azaroak 15

Udal eta autonomia mailako osasun arloko profesionalak, soziosanitariokoak eta osasun publikokoak lehenbiziko aldiz bilduko dira parte-hartze komunitarioak sustatzeko, behar soziosanitario berriei erantzun ahal izateko

Gasteizko Villa Suso jauregian egingo da bihar, ostirala, azaroak 16, Erkidego Osasunari buruzko Lehen Topaketa hau, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Sailak antolaturik.  

"Elkarrekin lan eginez" lemapean, jardunaldi honetan osasun eta gizarte arloko profesionalek, udalek, gaixoen elkarteek, GKEek eta elkarte profesionalek, besteak beste, nabarmenduko dute behar-beharrezkoa dela premia soziosanitario berriei heltzea, parte-hartzaileak diren jarduera komunitarioen bidez.  

Halaber, ezagutzera emango dira Osakidetzak Sailak eta udalek abiarazi dituzten ekimenak, eragile eta erakundeen arteko lankidetzaren emaitza direnak.  

Lehen topaketa honen helburua da eragileak, instituzioak, gizarte erakundeak,  osasungintzako eta osasun publikoko profesionalak sentikor bihurtzea lankidetzaren beharraz. Izan ere, gure gizartea gero eta zaharragoa delarik eta gaixotasun kronikoak dituzten pertsonen kopurua nabarmen hazi delarik, behar-beharrezkoa da elkartze- eta parte-hartze estrategiak diseinatzea, batetik, osasuna bultzatzeko eta bizi kalitatea nahiz gizarte-ongizatea handitzeko; eta, bestetik, pertsonen eta taldeen gaitasuna indartzeko beraien arazoei, eskariei eta beharrei aurre egin diezaieten.   

Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Saila lan-ildo horretan ari da, eta duela urtebete, lantalde bat sortu zuen honako helburuarekin: lotura sendoak sortzea lehen mailako arretarako osasun baliabide eta gizarte baliabideen artean, bai administrazio bai elkarte mailan, beti ere hiritarren partaidetzarekin, zeren eta biztanleen zahartzeak, mugikortasunak, teknologia berriek eta gaixotzeko modu berriek orientazio-aldaketa bat eskatzen baitute komunitate-integrazio baterantz.  

KOMUNIKABIDEEI IREKITA DAGOEN JARDUNALDIAREN PROGRAMA ERANTSI DUGU

Programak honakoa aldaketa izan du:  Inaugurazioa Jesus Maria Fernandez Osasun Sailburuordeak egingo du, eta amaiera, Rafael Bengoa Osasun eta Kontsumo sailburuak hartuko du bere gain.

Txostengileekin elkarrizketak lotzeko, hurrengo telefonoetara deitu: 688 670643 -688 670612.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)