Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Ekintzaileak prestatzeko SPRI Taldearen lehen tailerrak 24 orduan bete du izen-emate kopurua

2012.eko azaroak 15

 

  • - 160 pertsonak eman dute izena hamar adituk eskainiko duten ikastaro batean. Datozen hilabeteetan aditu horiek hamar egunez lagunduko diete euskal ekintzaileei beren negozioak hobetzen.
  • - Azarotik aurrera ekintzaileek aukeratutako gai eta adituei buruzko tailer bat antolatuko da.
  • - Tailerrak bukatutakoan onlineko tutoretza eskainiko da Euskadi Emprenderen linkedin kanalean, zalantza bat bera ere gera ez dadin argitu gabe.

 

Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzuak ekintzaileak prestatzeko antolatu duen lehen tailerrak erantzun bikaina jaso du. Eusko Jaurlaritzak SPRI Taldearen bitartez sortu zuen iragan maiatzean Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzua, duplizitateak saihesteko, baliabideak ordenatzeko eta ekintzaileek egin beharreko tramiteak sinpletzeko. Hala, 160 lagun 24 ordu baino gutxiagoan inskribatu dira "Zure negozioarentzako 10 ikastaro praktiko" mintegiaren barruko "Komunikazio eraginkorra enpresan" ikastaroan, zeina datorren azaroaren 16an (ostirala) izango baita, Euskal Herriko Unibertsitateko Bizkaia Aretoan.

 

Ekintzailetzako hamar adituk negozioak abiarazteko edo hobetzeko ezinbesteko gaiei buruzko hamar ikastaro praktiko emango dituzte -hilean bat- Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzuak kudeatzen duen "Euskadi Emprende" markaren bitartez. Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzua Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren ekimen bat da, SPRI Taldeak (euskal enpresa sareari laguntzeko Eusko Jaurlaritzaren menpeko sozietate publiko multzoak) kudeatzen duena. Euskadi Emprenderen helburua da ekintzaileei tailer horietan parte hartzen laguntzea eta horregatik leku kopuru mugatua egongo da, gehienez ere 200 lagun sartuko direlarik.

 

Ekintzaileentzako adituen tailer hauek Emprende Foroaren azken bi edizioetan parte hartu duten ekintzaileen ekarpenetatik sortu dira, beraz, ekimen hau urte osoan antolatu beharko litzateke, tailerrak batez ere praktikoak izan behar lirateke eta ekintzailetzako adituek emanak. Horrela beraz, ekintzaileen eskaerari erantzunez, Ekintzailetzako Euskal Zerbitzuak sektoreko liderra (gaztelaniaz) den "Emprendedores" argitalpeneko aditu talde bat aukera du.

 

Tailerrak ostiralean hasiko dira UPV/EHUko Bizkaia Aretoan, Abandoibarran (Bilbo). Ikastaroen osteko onlineko tutoretza bat egongo da Euskadi Emprenderen linkedin kanalean (http://www.linkedin.com/in/euskadiemprende, zalantza bat bera ere gera ez dadin argitu gabe, eta zuzenean emitituko dira streaming bidez http://www.livestream.com/euskadiemprende helbidean.

 

Lehen ikastaroa, "Komunikazio eraginkorra enpresan", ostiralean izango da eta José Hermidak emango du, gai honetan liderra den "Emprendedores" argitalpeneko aholkulari teknikoak. Tailer honek bi atal izango ditu. Bata, kanpo komunikazioa, nola komunikatu jomuga-publiko guztiekin: hornitzaileak, industria-, merkataritza- eta finantza- bazkideak, bezeroak, komunikabideak eta beste batzuk. Eta bestea, barne komunikazioa, nola komunikatu posizionamendu pertsonalaren arloan: norbere sinesgarritasuna proiektatzea da arrakasta izateko giltza, lider eta maisu papera eta lantaldearen energia biderkatzaileak.

 

Tailerrak egingo dira; abenduaren 20an Alejandro Vesgak, EMPRENDEDORES argitalpeneko zuzendariak, "Nola sortu zeure negozio ideia" izenekoa emango du.  Tailer horretan aztertuko dira zeintzuk diren negozio berriak sortzeko etorkizuneko joera garrantzitsuenak eta teknika eraginkorrenak errepasatuko dira ariketa praktikoekin.

 

Eta, 2013an, tailer edo ikastaro hauek emango dira: "Berrasmatu zure negozioa", "Nola saldu sare sozialetan", "Saltzen ikastea", "Negozio aukera onenak: sektore beroak eta sektore helduetako nitxo garrantzitsuenak", "Bizirauteko finantzak (Funtsezko hiru ideia kutxako, fluxuari, finantzaketari eta eguneroko kontu kudeaketari buruz), "Ekintzaileentzako 30 aholku (oso praktiko)". "Bideragarria al da nire negozio ideia" eta "Ekintzaileentzako gerrilla marketina".

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko