Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Jaurlaritzak 100 etxebizitza zozkatuko ditu gaur Leioan

2012.eko azaroak 15

Etxebizitza Sailak Leioandi auzoko 100 etxebizitza  zozkataku ditu gaur Leioan, horietatik 10 Udaletxearentzat izango dira birkokatze-eragiketetan erabiltzeko. Etxebizitza hauek Euskadiko Etxebizitza eta Lurra SA (VISESA) baltzu publikoak sustatzen du.

Zozketan 964 bizikidetza-unitateek hartuko dute parte.

Esleitu beharreko etxebizitza horietatik honakoak gordeko dira:

  • 4 etxebizitza, mugikortasun urri iraunkorra duten elbarriei egokitutakoak.
  • 55 etxebizitza, izen ematearen antzinatasuna 4 urtetik gorakoa dutenentzat.
  • 25 etxebizitza, 25 eta 35 urte bitarteko bizikidez osaturiko bizikidetza-unitateentzat. Seme-alaben adina ez da kontuan hartuko.
  • 6 etxebizitza, gainerako eskatzaileentzat.

Etxebiden izena emateko 2011ko azaroaren 30era arte erregistroan sarrera izan duten eskabideak hartuko dira kontuan.

2010. urteko zergaldiko diru-sarrera haztatuak 9.000 euro baino txikiagoak ez direla eta 39.000 euro baino handiagoak ez direla egiaztatzea eskatzen da. Mugikortasun urria duten ezgaituak edo ezgaitu psikikoak izanez gero, aski izango da 3.000 euroko gutxieneko diru-sarrerak egiaztatzea.

Itxaron-zerrenda agortuz gero, esleitu gabe geratzen diren etxebizitzak, Bizkaiko Lurralde Ordezkariak zozketa bidez esleituko ditu araudiak ezartzen dituen baldintzak betetzen dituzten eskabideen artean. Posible izango da Etxebiden izena emateko eskabideak kontuan hartuko diren azken eguna atzeratzea eta sustapenean interesa dutela adierazitako udalerriak zabaltzea.

Zozketa egin ondoren esleitu gabeko etxebizitzak geratuko balira, Bizkaiko Etxebizitza lurralde ordezkariak zera baimendu ahalko du: etxebizitza horiek esleitzea, dagokion araudiak ezarritako baldintzak betetzen dituen edonori.

Esleipendunen behin-behineko zerrenda gaur bertan egongo da eskuragarri, ZUZENEAN - Herritarrentzako zerbitzuaren bulegoetan, 012 informazio telefonoan eta www.etxebide.euskadi.net web gunean.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan