Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Metrodonostialdea abian da

2010.eko martxoak 01

Arriolak "gizarte eta instituzio guztien arteko elkarlana" eskatu du Donostiako metroa bultzatzeko

"Metrodonostaldea abian da"jardunaldien helburua zera da, batetik azaltzea Donostialdeko Metroa zergatik den proiektu estrategikoa Gipuzkoarentzat, eta bestetik alderaketa bat egitea, gurearen antzeko ezaugarriak dauzkaten beste lurralde batzuetan dagoeneko garatu diren esperientzia arrakastatsuekiko.

"Trenbide azpiegituren eraikuntza eta hobekuntza dira gipuzkoak eta donostiak azken urteotan aurrean izan dituzten erronka estrategikorik handienetarikoak" horrela definite du Etxebizitza, Herri Lan eta Garrado Publiko sailburuak, Iñaki Arriola Donostialdean martxan jarriko den metro proiektua.  

Sailburuaren adierazpenok "Abian da Donostialdeko Metroa" lelopean Donostiako Miramar Jauregian ospatu diren jardunaldietan. Bertara sektoreko ehundaka profesional izan dira. Gaurtik eta bihar arte, Donostiako ezaugarriak dituzten herrialdeek martxan jarritako proiektuak aztertuko dituzte, Dusseldorf (Alemania) edo Baltimore (Estatu Batuak) esaterako. 

Sailburuak adierazi duenez, "horrelako proiektu baterako guztion lankidetza eta laguntza behar da, erakundeena eta gizarte osoarena". Bere hitzetan, "gai izan gara proiektua finantza aldetik bermatuko duen akordio handi bat lortzeko eta horregatik beharrezkoa da Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Aldundiaren lankidetza". Sailburuak azpimarratu du "guztion artean, Guipuzkoa goitik behera aldatuko duen proiektua" izango dela Donostialdeko metroa.

 

 

Iruzkin bat
  • 2010.eko martxoak 01

    Pregunto al lehendakari: ¿hay intención del gobierno de presentar prontamente un plan de llegada del metro a Galdakao, y de incluir la estación de Sarratu (Basauri) en la futura línea 5 del metro a Galdakao?

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki Arriola sailburua