Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Euskadiko arrantzaleek azken 5 urtetako hegaluze kanpainarik oparoena izan dute

2012.eko azaroak 14

Vitoria-Gasteiz azaroak 14.- Euskal arrantzaleek hegaluze eta hegalaburraren kanpaina itxi berri dute azken 5 urtetako harrapaketa kopuru handienarekin. Guztira, Euskadiko portuetan 6.477 tona hegaluze eta 134.388 kilo hegalabur lurreratu dituzte.

Arrantza eta Elikagaietako sailburuordeak, Jokin Azkuek, zera aipatu du, "oso kanpaina oparoa izan da, 2007ko datuak bakarrik izan dira hobeak azken urte hauetan, eta orduan 7.701 tona hegaluze arrantzatu ziren".

Europak 2012rako ezarritako hegaluzearen TACera iritsi ez diren arren, euskal ontzidiak 6.477.361,98 kilo hegaluze saldu zituen lonjan, bataz besteko prezioa 3,47 euro ordainduz. Guztira, 22.491.666,47 euro bildu zuten. Hegalaburrari dagokionez, 134.388,50 kilo hegalabur sartu dira lonjetan, guztira, 985.480,23 euroko dirusarrerak lortuz. Bataz besteko prezioa, 7,33 eurokoa izan da.

Jokin Diaz sailburuordearen hitzetan, “harrapaketa kopuruaz gain eta lonjan lortutako bataz besteko prezioaz gain, beste arrazoi batzuengatik ere izan da arrakastatsua kanpaina. Hegaluzea Bizkaiko Golkora sartu da eta, beraz, ontziak bidaia motzagoak egin behar izan ditu arrantzatzeko, horrek gasoilean eta denboran duen kostua gutxitu egin du. Era berean, arraina ere freskoagoa iritsi da merkatura”.

Eusko Label zigilua duen Hegaluze kopurua ere, beste urtetako kopuruak luze gainditu dira, guztira 360.760 unitate, hau da, 2011. urtean baino %176 gehiago.

Jokin Díazen arabera, “Arrandegietan Eusko Label zigilua duen Hegaluzea saltzeak, eskaria handiagoa izatea ere bultzatu du eta, beraz, Eusko Jaurlaritzatik kontsumitzaileari zuzendu dizkiogun kontzientziazko eta promoziozko kanpainak arrakastatsuak izan direla esan dezakegu”.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)