Berriak Herrizaingoa
Eu

Gaurtik aurrera, Ertzaintza Hendaiako polizia-etxe bateratuan lan egiten hasiko da

2010.eko martxoak 01

 

Segurtasun Batzordeak abenduan egindako bileran hartutako neurria betetzen da

Segurtasun Batzorde batzar hartan, Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroak eta Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak hartu zuten parte.Hartara, dagoeneko polizia-etxe horretan elkarrekin lan egiten diharduten Espainiako eta Frantziako Poliziekin arituko dira elkarlanean Ertzaintzaren agenteak.


Iragan abenduaren 28an Erandioko ertzain-etxe nagusian bildutako EAEko Segurtasun Batzordeak adostu zuen Ertzaintza Hendaiako (Biriatou/Irun-Behobia) Polizia eta Aduana Kooperaziorako Zentroan lan egiten hastea.

Batzordearen arabera, Ertzaintza polizia-etxe horretan lan egiten hastea beharrezkoa zen nazioarteko polizia zentroaren helburuak betetzeko. Hortaz, bertan sartzeko prozesu formala abiatu zuten, Barne Ministerioari beharrezko Ebazpena bidal zezan eskatuz. Ebazpen horretan, Espainiaren aldetik, Ertzaintzak zentroan lan egiteko eskumenak badituela jasotzen zen, Blois-eko Hitzarmenaren 1. Artikuluan jaso bezala. Hurrengo pausoa, Atzerri Arazoetako eta Lankidetzako Ministerioko Idazkaritza Nagusi Teknikoaren Ebazpena BOEn argitaratzea izan zen. Gaur amaitu da prozesua, Ertzaintzaren lehen agenteak mugaz haraindiko zentro horretan lanean hasten direnean. Hemendik aurrera, egunaren 24 orduetan izango dira bertan, etengabe, zentroan diharduten gainerako poliziekin elkarlanean.

Polizia eta Aduana Lankidetza

Gainerako Polizia eta Aduana Kooperaziorako Zentroek bezala, Hendaiakoak ere polizia eta aduanako lankidetza garatzea du helburu, 1998ko uztailaren 7an Espainiako Erresumak eta Frantziako Errepublikak Blois-en sinatutako Polizia eta Aduanako Gaietarako Mugaz Haraindiko Lankidetzarako Hitzarmeneko I. Tituluan jasotzen den bezala.
Espainiaren aldetik, gaur arte honako zerbitzuak zeuden: Polizia Nazionala, Guardia Zibila eta Aduana eta Zerga Berezietako Departamentua. Gaurtik aurrera, Ertzaintza gehitzen da.

 

10 iruzkin
  • @josemar273
    2015.eko azaroak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @IdoiaMendia: .@EAJPNV_Congreso @AITOR_ESTEBAN @ertzaintzaEJGV por si no recuerdas https://t.co/JYf14LscKp

  • @ekainrico
    2015.eko azaroak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @IdoiaMendia: .@EAJPNV_Congreso @AITOR_ESTEBAN @ertzaintzaEJGV por si no recuerdas https://t.co/JYf14LscKp

  • @alaincoloma
    2015.eko azaroak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @IdoiaMendia: .@EAJPNV_Congreso @AITOR_ESTEBAN @ertzaintzaEJGV por si no recuerdas https://t.co/JYf14LscKp

  • @rallyrobles
    2015.eko azaroak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @IdoiaMendia: .@EAJPNV_Congreso @AITOR_ESTEBAN @ertzaintzaEJGV por si no recuerdas https://t.co/JYf14LscKp

  • @Natxo_Saenz
    2015.eko azaroak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @IdoiaMendia: .@EAJPNV_Congreso @AITOR_ESTEBAN @ertzaintzaEJGV por si no recuerdas https://t.co/JYf14LscKp

  • @IdoiaMendia
    2015.eko azaroak 17

    Comentario de Twitter:
    .@EAJPNV_Congreso @AITOR_ESTEBAN @ertzaintzaEJGV por si no recuerdas https://t.co/JYf14LscKp

  • 2010.eko apirilak 17

    espero,que no se haga cargo de la comisaria,el señor que triplico la tasa de alcoholemia,como yo muchos tenemos la esperanza de que gente como esta que son auténticos topos este fuera del cuerpo,pues son el mal de esta sociedad,un saludo

  • 2010.eko martxoak 02

    Me alegro de que se haya dado este paso tan importante para nuestra seguridad y la persecución del crimen. Estoy seguro de que habrá grandes frutos de esta colaboración. Hay que decir que en la comisaría francesa de la frontera con Catalunya los Mozos de Escuadra hace ya años que trabajan. Esto era inexcusable.

  • 2010.eko martxoak 01

    bueno,poco a poco se llega lejos,un año hace ya,y queda mucho por hacer,un saludo a todo el gobierno vasco

  • 2010.eko martxoak 01

    Más vale tarde que nunca.
    Me pregunto como fluían las informaciones entre los servicios de inteligencia de la policia nacional, la guardia civil y la ertzaintza antes del actual gobierno.
    Me pregunto porque este paso no se dió antes.
    Me pregunto como se puede hacer una labor eficaz sin una información de inteligencia que fluya eficientemente.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko