Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Produktu berriak garatzeko Gaitek programaren deialdia onartu dute (2012-11-13(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko azaroak 13

Erabakia: 5.000.000 eurotik gorako gasturako baimena ematekoa. Helburua: produktu berriak garatzeko proiektuak egiteko laguntza-programa finantzatzea, 2013ko ekitaldian zehar (Gaitek Programa).

Gobernu Kontseiluak, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailak eskatuta, Gaitek programarako deialdiaren aurrerapena onartu du gaur. Programa horrek laguntza ematen du produktu berrien garapen hutsera bideratutako I+Gko proiektuak egiteko, enpresen lehiakortasuna hobetzeko.

Gaitek programak 37,9 milioi euroko hasierako hornidura du. Laguntza horien hartzaileak enpresak (handiak zein ETEak), fundazioak eta enpresa-elkarteak dira; baita enpresen arteko taldeak ere.

Programa horren bidez, pixkanaka gehitzen joan da laguntza jaso duten proiektuen kopurua, eta urtero 700 enpresa eta proiektu inguru bultzatzera iritsi da.

Duela bi urte hasi zen I+G programetarako laguntza-deialdiaren aurrerapena, neurri gisa, enpresek laguntza horiek ekitaldiaren hasieratik bertatik jaso ahal izan ditzaten lortzera bideratuta. I+Gari lotutako jarduerak finkatzeko etengabeko laguntza behar dela kontuan izanda hartu du erabaki hori Eusko Jaurlaritzak. Sistema honen bidez, I+Gari lotutako jarduerak ez dira etengo.

Eskaerak aurkezteko mugaeguna 2013ko martxoaren 29a izango da.

Iruzkin bat
  • @JorgeMarin_CNTA
    2012.eko azaroak 14

    Comentario de Twitter:
    @CNTA_CIT te ayudamos en proyectos de esta convocatoria: Aprobada convocatoria #Gaitek xa desarrollo d nuevos productos http://t.co/uRACiwOL

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan