Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Txonta inguruko hiri berroneratzerako eta babeseko etxebizitzen sustapenerako Eibarko udalarekin sinaturiko hitzarmena onetsi du Gobernu Kontseiluak (2012-11-13(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko azaroak 13

Erabakia, baimentzen da Eibarko Udalarekin hitzarmena izenpetzea Eibar udalerriko Txonta arearen hiri-berroneratzea eta babes ofizialeko etxebizitzen sustapena ahalbidetzeko.

Gobernu Kontseiluak, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren proposamenari jarraituz, Txonta inguruko hiri berroneratzerako eta babeseko etxebizitzen sustapenerako Eibarko Udalaren eta Etxebizitza Sailaren artean sinaturiko hitzarmen proposamena onetsi du.

Hitzarmenaren xedea, Eusko Jaurlaritzak jarduketa horretan izan behar duen partaidetzarako oinarriak ezartzea da. Horretarako, higiezinak bideratuko zaizkio Udalari, une honetan Txontan dauden lantegiak bertan kokatzeko, izan ere, bilatzen den hiri berroneratze hori burutu baino lehen lantegi horiek lekuz aldatu beharko baitira.

Eibarko Udalak, beharrezkoak diren dokumentuak gauzatzeko, izapidetzeko eta bultzatzeko konpromisoa hartu du, hau da, Txonta inguruko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren Aldaketa Puntuala, plan zehaztuak, birzatitze proiektuak, urbanizazio proiektuak, xehetasun azterlanak eta beharrezkoak diren gainerako dokumentazio guztiak.

Eibarko Udalak, jarduketa burutu ondoren, Udalari dagozkion orubeak eta eraikuntza eskubideak truke bitartez Eusko Jaurlaritzari emateko konpromisoa ere hartu du. Orube eta eraikuntza eskubide horiek, hirigintza jarduketaren edo antzekoen ondorioz udalak plusbalioetan izan behar duen partaidetza dela eta Udalari dagozkionak izango dira, eta birzatitze erkidegoaren alde emango ditu, jardueren leku aldaketek dituzten gastuak bere gain hartzearen truke, bertan babes publikoko etxebizitzak eraikitzeko. Horien balioa, horren truke emandako pabilioien eta garajeen balio bera izan beharko da.

Udalak, Txonta inguruko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren aldaketaren ondorioz eskuratu du eraikigarritasunaren titulartasuna. Udalak aldaketa hori bideratzeko konpromisoa hartu du.

Etxebizitza Sailari dagokionez, inguruaren hiri berroneratzea posible egingo duten jarduketak burutzeko konpromisoa hartu du, Txontan dauden lantegiak Matxaria ingurura eramateko beharrezkoak diren inbertsioen bitartez.

Horrela, leku aldaketak egiteko beharrezkoak eta egokiak diren pabilioiak eta garajeak emango dizkio Udalari, Eibarko Udalak edo haren mende dauden erakundeek hala eskatzen dituztenean, truke bitartez.

Eusko Jaurlaritzak, jaso beharreko lur-zatietako eta orubeetako urbanizazio eta eraikuntza lanen kontratazioa eta erabateko burutzapena egiteko konpromisoa hartzen du, eta baita Urbanizazio eta Eraikuntza Proiektuak idazteko konpromisoa ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan