Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

200.000 euro, ikertzaileek doktoretza-aurreko egonaldiak estatuko eta atzerriko unibertsitateetan egin ditzaten (2012-11-13(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko azaroak 13

Isabel Celaá Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren eskariz, euskal ikertzaileek doktoretza-aurreko egonaldiak egin ditzaten dirulaguntzak deitzen dituen agindu bat onartu du Gobernu Kontseiluak. Atzerriko edo estatutako unibertsitateetan, ikerketa- edo garapen teknologikoko zentroetan eta i + g + i-ko jarduera duten enpresetan egin ahal izango dira egonaldi horiek. Agindurako aurrekontua, guztira, 200.000 eurokoa da.

Doktore ez diren ikertzaileak prestatzeko 2012-2013ko ikasturterako doktoretza aurreko programaren onuradunek eskatu ahal izango dituzte dirulaguntzak. Haien zenbatekoa, mantenu-gastuetarako, eguneko 25 eurokoa izango da, gehi aldatu daitekeen beste zenbateko bat, joan-etorrien gastuetarako. 300 eurotatik ohiko helbidetik 1.000 kilometro baino gutxiagoko egonaldietarako, 1.200 eurotara arte 11.000 kilometro baino gehiagoko distantzia batera joan behar duten ikertzaileentzat.

2013. urtean eta, salbuespenetan izan ezik, ohiko aldi akademikoetan egingo dira egonaldiak. Ikertzaileek, programa honi esker, izango dute hurrenez hurreneko bi egonaldi lotzeko aukera baina haien iraupena ezin izango da lau hilabetetik gorakoa izan. Onuradunak ikerketa zientifiko eta teknikoan hobeto prestatzea izango da programaren helburu nagusia eta, horretarako, bide hauek erabiliko dira: ikerketa-jarduerak egitea, ikerketa-proiektuari aplikatzeko teknika berrien ikaskuntza, fondo bibliografiko eta dokumentalen kontsulta eta, oro har, gauzatzen ari den tesirako proiektuaren testuinguruan, prestakuntza zientifiko eta teknikoaren onerako izango den eta tesia garatzea sustatuko duen beste edozein ikerketa-jarduera.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan