Berriak Ekonomia eta Ogasuna

EAEko ekonomia 2012ko hirugarren hiruhilekoan

2012.eko azaroak 14

EUSTATek gaur argitaratutako Hiruhileroko Kontu Ekonomikoen arabera, Euskadiren Barne Produktu Gordinak (BPG) urte arteko % 1,3ko murrizketa izan du urteko azken hiruhilekoan, lau hiruhileko jarraian hiruhileko arteko datu negatiboak lortuz.

Lurraldeka, BPGaren urte arteko murrizketarik handiena Bizkaian eman da ( % 1,4); bestetik, Araba eta Gipuzkoan % 1,2 jaitsi da.

Eskaintzari dagokionez, zerbitzu sektoreak urte arteko tasa negatiboetara itzuli da, ia hiru urtez hazkuntza positiboak izan ondoren. Zehazki, zerbitzuetan % 0,5 murriztu egin da urte arteko tasa, hainbat arrazoiengatik: batetik, merkatuko zerbitzuen sektoreak berriz ere atzera egin du, eta bestetik, ez-merkatuko zerbitzuen sektoreak eutsi egin dio hiruhileko arteko hazkuntza txikiari (% 0,3).

Industria sektoreak aurreko hiruhilekoko ahultasun berbera erakutsi du (% -2,7), hiruhileko arteko tasa % 0,7 gehiago jaitsiz.

Aurreko hiruhilabetekoetako joerarekin jarraituz, eraikuntza sektoreko eskaintzak orain ere behera egin du eta % 5,7 jaitsi da. Bestetik, lehen sektoreak urte eta hiruhileko arteko datu positiboak lortu ditu berriz ere, % 6,8 eta % 18,9, hurrenez hurren.

Eskaerari dagokionez, aurreko hiruhilabetekoetako joera mantendu da, eta kanpo sektorearen ekarpena positiboa izan da, esportazioak % 8,5 eta inportazioak % 9,1 jaitsi arren.

Barne eskariak % 2 behera egin du, gehienbat inbertsioaren eta Azken Kontsumoaren jaitsieragatik (% 4,3 eta % 1,3 jaitsi dira, hurrenez hurren). Zehazki, Herri Administrazioen arloko azken kontsumoaren urte arteko jaitsiera % 3koa izan da, eta hiruhilabete artekoa % 1,5ekoa.

Guztira 7.092 lanpostu galdu dira, hau da, lanpostu galera % 0,7koa izan da aurreko hiruhilabetekoarekiko. Galera % 2,2koa izan da eraikuntza sektorean, % 1,2koa industrian eta % 0,4koa zerbitzuetan.

Lurraldeka, Bizkaian 4.190 bat lanpostu galdu dira, 1.575 Gipuzkoan eta
1.327 Araban.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak