Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Euskadiko greba orokorraren jarraipena, % 4,48koa arlo publikoan

2012.eko azaroak 14

Euskal Autonomi Erkidegoan, gaurko greba orokorraren jarraipena, % 4,48koa izan da arlo publikoan, Herrizaingo sailak iragarri duenez.

Zehazki, %7,69ko jarraipena izan du administrazio orokorrean, % 17,09koa justizian, % 3,63koa hezkuntzan eta % 3,43koa osasunean.
Miguel Buen Segurtasun sailburuordea, Sonia Pérez Lan sailburuordea eta Juan Carlos Ramos Funtzio Publikoko sailburuordea prentsaurrekoan agertu dira, gaur Euskadin bizi dugun greba egunaren inguruko datuak emateko.

Arlo pribatuaren datuak azaldu ditu Pérezek, eta bere esanetan, industria-sektorean, greba jarraitu duten langileen portzentaia % 11koa da, zerbitzuen arloan %3koa, eta garraio arloan %20koa izan da. Merkataritzan, grebak ez du eraginik izan.

Lurraldeka, gaurko greba orokorrak Araban izan du jarraipenik handiena (%13), Bizakian %9koa izan da eta gipuzkoan berriz, %3koa.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)