Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Azaroaren 14rako deituta dagoen greba orokoraa dela eta, Euskotreneko tranbien, trenen, funikularraren eta autobusen gutxieneko zerbitzuak %30ekoak izango dira

2012.eko azaroak 13

Euskotrenek datorren asteazkenean, azaroaren 14an, zenbait sindikatuk Euskal Autonomia Erkidegoan deitutako grebarako Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Gizarte Gaietarako Sailak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Tranbien, Trenen, Funikularraren Autobusen lanegunetako ohiko zerbitzuaren %30eko gutxieneko zerbitzuak bermatuko eta eskainiko ditu.  Deialdiagatik ukitutako Euskotreneko zerbitzuak ondorengo hauek dira:


•    Gasteizko Tranbia.
•    Bilboko Tranbia.
•    Metro Donostialdeako zerbitzua (Lasarte – Hendaia).
•    Bilbo – Donostia lineako tren zerbitzua.
•    Ermua eta Eibar arteko “Tranbia” zerbitzua.
•    Bilbo – Lezama Tren zerbitzua.
•    Bilbo – Bermeo Tren zerbitzua.
•    Trapagarango Larreinetako Funikularra (Bizkaia).
•    Bizkaibuseko sistema barruan dauden Euskotreneko autobusak, Bizkaiko Foru Aldundiko menpekoak.  Eskuinaldean eta Ezkerraldean eta Leioako Euskal Herriko Unibertsitateko Kanpusaren artean eskaintzen diren zerbitzuak.
•    Lurraldebus sistemaren barruan dauden Euskotreneko autobusak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren menpekoak. Urolako, Kostaldeko eta Deba Barreneko eskualdetan eskaintzen diren zerbitzuak.
•    Eibarko Udalerako eskaintzen diren udal autobusen zerbitzua (Udalbus).
•    Garraio Loturak (trena+autobusa konbinatuak) Usansoloko (Galdakao) geltokiaren eta izen bera duen Ospitalearen artean eta Zamudioko geltokia eta herri horretan bertan dauden Teknologia Elkartearen artean.

Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuak ohiko lanegunetako eskaintzen diren %30ari dagokion zerbitzu eta maiztasun kopuruaren mantenuan datza, betiere arreta berezia jarrita lanera sartzeko eta lanetik irteteko ordutegiei.

Euskotreneko bezeroek, Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuen ordutegiak beraien eskura izango dituzte geltokietan, geralekuetan, tranbiaren geralekuetan eta autobusen barrualdean. Horrez gain informazio jaso ahal izango dute Euskotreneko www.euskotren.es web gunean. Euskotrenek era berean gogorarazten dizue bezeroentzako arreta telefono zenbakia: 902 543 210.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan