Berriak
Eu

Datozen hiletan utzarazpenak ebatziko dituen lege-erreforma bati ekitea espero du Mendiak

2012.eko azaroak 13

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Idoia Mendia Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan agertu da gaur goizean. Agerraldi horretan utzarazpenen inguruko egungo problematikaz jardun da; gogorarazi du Eusko Jaurlaritzak bitartekaritza-sistema bat jarri duela abian zorpetzea pairatzen duten herritarrentzat, ez ditzaten “haien etxeetatik egotzi”. Mendiak azaldu du zerbitzu “gazte” bat dela eta hil gutxi daramatzala abian, baina ziur agertu da “denborarekin finkatuz joango dela eta haren emaitzak gero eta hobeak izango direla”.

Alderdi politikoak legea aldatzeko eta egun familia askok aurre egin behar dioten utzarazpen-egoerari amaiera emateko akordio batera iristea espero du Idoia Mendiak . Oraindik ez dago argi zein izango diren erreforma horren gakoak, baina bozeramaileak “baikor” ikusten du PPren eta PSOEren artean utzarazpenak behin-behinean gelditzeko lortutako akordioa.

Agerraldian, bozeramaileak beste gai batzuk aipatu ditu. Hurrengo legealdian EAJk bakarrik gobernatzeko erabakiari dagokionez, aukera bat dela uste du Idoia Mendiak, baina talde jeltzaleak hauteskundeen aurretik eskatzen zuen “gobernu indartsu eta egonkorra bermatzetik oso urrun dagoela”. 

Biharko egunerako zenbait sindikatuk deitutako greba orokorra ere baloratu du Mendiak. Bozeramaileak azpimarratu du gobernuek ez dutela horrelako deialdirik “ez egiten ez bermatzen”, baina arrazoiak ulertzekoak direla adierazi du.

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2012.11.13)

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012-11-13n hartutako erabakiak

2 iruzkin
  • @carlosburgos1
    2012.eko azaroak 13

    Comentario de Twitter:
    "@Irekia: Datozen hiletan utzarazpenak ebatziko dituen lege-erreforma bati ekitea espero du Mendiak http://t.co/qe8Ls5Sv" @NeilHarbisson

  • @lanbideejgv
    2012.eko azaroak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Mendia espera que en los próximos meses se asista a una reforma legal que resuelva los desahucios http://t.co/KKMaBDrD

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)