Berriak
Eu

Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak eta Uraren Euskal Agentzia – URAk egin dute Kantauri Ekialdeko Mugape Hidrografikoko Plan Hidrologikoa

2012.eko azaroak 12
  •  Mugape Hidrografikoko Plan honek bateratu egiten ditu erakunde bakoitzaren eskumen esparruari dagozkion Plan Hidrologikoak.
  • Plangintza hidrologiko honek, 2009-2015 denboraldira begira, erakunde arteko 1.231 milioi euroko inbertsio publikoa esan nahi du; eta 2021ra begira, beste 1.624 miloi euro.
  • Helburua: ur masen egoera on bat lortzea eta bermatzea, jabari publiko hidrologikoa babestea , ur eskaera iraunkorra asetzea eta, era berean, muturreko gertakarien -batez ere uholdeen-eraginak murriztea

Kantauriko Konfederazio Hidrografikoaren-Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren mende dagoen erakundea - eta Uraren Euskal Agentzia-URAren hitzarmenaren bitartez sortutako koordinazio organoak Ekialdeko Mugape Hidrografikoko Plan Hidrologikoa  sortu du. Bertan bakoitzak bere eskumen esparruan, hala estatu nola erkidego mailan, egindako planak bateratu ditu. Lan horretan ezinbestekoa izan da, era berean, administrazioaren eta jendartearen parte hartze eraginkorra.   

Kantauri Ekialdeko Mugape Hidrografiko honetan dauden ibaiak Kantauri itsasoan isurtzen dituzte bere urak, Barbaduneko Arro Hidrografikotik eta Oiartzungo Arro Hidrografikoraino. Mugapean sartzen dira ere La Sequilla eta Barbadun arroen  arteko eremua, tarteko ur eta itsasertzeko urak eta Bidasoa, Nive eta Nivelle ibaietan Espainiari dagokion lur-eremua.

Uraren Euskal Agentzia- URAk Euskal Autonomia Erkidegoko barneko arroen eremuko Plan hidrologikoa burutu du -bere bide guztia (hasi, iragan eta bukatu) EAEren barruan egiten duten ibaientzat ezarriko dena- eta erkidego arteko arroen Plan Hidrologikoaren berraztertzean ere parte hartu du -erkidego batetik baino gehiagotik igarotzen diren ibaientzat ezarriko dena -. Mugape honetan, arro hauetako ibaiak Autonomia Erkidego bat baino gehiagotik igarotzen dira, kasu honetan, Gaztela eta Leon, Euskadiko Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Erkidegoa.

Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioari mende dagoen erakundea, eta Uraren Euskal Agentzia-URAk biziki eskertzen dituzte Plan Hidrologiko hauen erredakzio eta tramitazioan erakunde eta partikularrek egindako ekarpenak. Espresuki Nafarroako Gobernuari, Gaztela eta Leongo Juntari, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiei, Partzuergoi eta beste erakunde hornitzaile, hainbat Udal, enpresa erakunde eta giza elkarteei.

Plangintza Hidrologiko horrek hainbat erakundek azken urteetan egindako lan ildoa jarraitzen du, eta, era berean, puntako ingurumen helburuekin erlazionatutako ekintza berriei bidea irekitzen die.

Plan Hidrologikoa garrantzitsua da ingurumen helburu zorrotzak lortzeko ekintza sorta zabala aurreikusten duelako, Uraren Esparru Zuzentarauak eta Uraren araudiak ezarritakoak betetzeko helburuarekin. Halaber, beste hainbat helburu nabari zehazten ditu, horien artean, muturreko gertakariek, batez ere uholdeek, sortutako kalteei aurre egitea,

Erronka handia da, aurreikuspen horiek baliagarriak izan behar dutelako ur masen egoera on bat lortzeko, jabari publikoa babesteko edota EAE bezalako lurralde baten ura eskariak asetzeko: lurralde malkartsua; gorabeheraz betetako orografiarekin; jendez betetako bailarekin, non askotan ibai askoren uholde lautadak bete egin diren-, ibaiak igotzean bereziki arriskutsua dena- klimatología euritsuko lurralde bat baita -, lehorte garaiak ere badituen arren- ;eta hiri eta industria garapen intentsiboarekin. Ezbairik gabe gaur egun daukagun erronka nagusietako bat da horri guztiari aldaketa klimatikoaren iragarpenak gehitzen badizkiogu.

Plangintza Hidrologikoak aurretik dituen arazoak eta konpondu beharreko guneak asko dira; eta guzti horiek agiri horretan bertan zehaztuak daude. Hor dago, hain zuzen ere, EAEko plangintza hidrografikoaren balioa: hartu beharreko neurriak zehaztea, eta horiek aurrera eramateko epea eta aurrekontuak adieraztea.

Ildo horretan 2015era begira ezarritako aurrekontua 1.231 milioi euro da, gutxi gorabehera 205 milioi euro/urteko ratioa, eta hainbat arlotan hartu beharreko neurriak barneratzen ditu

Alde batetik, ingurumen helburuak betetzeko neurriak: aldaketa fisikokimiko eta hidromorfologikoak ingurumenean sortzen duten kalteen ingurukoak, edo ingurumen urtarraren biodibertsitatearen ingurukoak. Arlo honetan, lehenbailehen konpondu beharreko presio nagusien artean hauek daude: hiriko eta industriako hondakin uren isurien kutsadura, ingurune urtarraren aldaketa fisikoa eta emari erregimenaren aldaketa. Planak horrelako eta antzeko neurrientzat besteak beste. 711 milioi euro aurreikusten ditu 2015ra begira eta beste 709  milioi euro 2021ra begira egin beharreko ekimenentzat

Beste alde batetik, eskariak asetzeko eta erabilera arrazionalak lortzeko neurriak ere badaude, edo beste era batera esanda, edateko uraren horniketa eta horren inguruko beste hainbat zerbitzuren kalitate eta berme maila mantentzeko ezinbesteko neurriak; betiere emari ekologikoak errespetatuz. Arlo horietan aurreikusitako neurrietarako 335 milioi euro ezarri dira 2015ra begira, eta 341  2012ra begira.

Hirugarren arlo batean, muturreko gertakarien inguruko neurriak biltzen dira: funtsean, lehorteen eta, batez ere, uholdeen eraginak saihestu eta murriztera zuzenduak. Dudarik gabe erronka izugarria erakunde eskudunentzat uholde arriskuen aurrean oso sentibera den lurralde batean hainbat arrazoirengatik: dituen ezaugarri orografiko, klimatiko eta hidrografikoak,  edo arro nagusien uholde lautada beteak daudelako. 2015ra begira 143 milioi euro aurreikusten dira, eta beste 557 milioi euro hemendik 2021ra.

Azkenik, gobernantzaren eta ezagueraren inguruko neurriak azpimarratu behar dira, administrazio, antolakuntza eta kudeaketaren ingurukoak,; eta ingurune urtarraren ezagutza hobetzera zuzendurikoak

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan