Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Ségolène Royal-ekin hitz egin du bi eskualdeen arteko lankidetzari buruz

2012.eko azaroak 12

Patxi López lehendakaria atzo Ségolène Royal-ekin elkartu zen; izan ere, Poitou-Charentes-eko eskualdeko kontseiluaren buru eta Frantziako presidentegai ohia Euskadira etorri da Foro Atlantikoa dela eta.

Lehendakariak eta kontseiluaren buruak erabaki zuten bi eskualdeak itsasoko energiaren eta auto elektrikoaren garapenean lankidetzan aritzea lortzeko elkarrizketak hasi behar direla, Europar Batasunean elkarrekin proiektuak aurkeztu eta bi eskualdeen artean lankidetza estrategikoa lortzeko oinarriak ezartzeko.

Bileran, politikari frantziarrak eta lehendakariak sozialismoak Europan bizi duen egoera izan zuten hizpide, baita krisiak ekonomian eragin duen espekulazioaren aurrean sozialdemokrazia indartzeko beharra ere. Biek babestu zuten Europako sozialismoari elkarrekin erantzuteko beharra, herrialde bakoitzaren kasu zehatzetatik irten eta nazioarteko egoera ekonomikoari elkarrekin heltzeko.

Itsas foroa

Ségolène Royal Euskadin dago astelehenean Bilbon “itsasoari eta klima-aldaketari” buruzko nazioarteko topaketa hasiko delako. Topaketa Euskalduna Jauregian izango da, eta Europako Foro Atlantikoaren hirugarren ekitaldia izango da. Bertan, Europako Arku Atlantikoko herrialdeetatik iritsitako 200 agente eta profesional inguru elkartuko dira.

“Itsasoaren kudeaketa eta klima-aldaketa arintzea ikuspegi ekosistemikoarekin” izenburuko jardunaldian parte hartuko dute, besteak beste, Guillermo Echeniquek, Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak; Mattew King-ek, Europako Batzordeko DG MARE unitateko buruak; Luis Miguel Parizak, Europako Batzorde Ekonomiko eta Sozialeko kideak, eta Luis Cañada Vicinay-k, Euskadiko Itsas Foroaren presidenteak.

Iruzkin bat
  • @arcatl
    2012.eko azaroak 22

    Comentario de Twitter:
    Gobierno Vasco Irekia :: El Lehendakari debate con Ségolène Royal sobre la colaboración entre ambas regiones http://t.co/ZeiCIfcg

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)