Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Osasun-karpeta jaio da, online sistema bat pazienteak bere osasunaren gaineko kontrol handiagoa izan dezan

2012.eko azaroak 12

Rafael Bengoa Osasun eta Kontsumo sailburuak gaur goizean aurkeztu du Osasun-karpeta. Online zerbitzu bat, hiritarrei nahiz Osakidetzako profesionalei aukera emango diena beraien osasun zentroetako eta ospitaleko txostenak kontsultatzeko, hala nola, ospitaleko alta, proba erradiologikoak, anatomia patologikokoak edo lehen mailako arretako txostenak.  Osasun-karpetak ere balio du historial farmakologikoak jakiteko eta familiako medikuarekin edo erizainarekin dituen hurrengo hitzorduen berri izateko.

###

Osasun-karpetaren helburua ez da bakarrik leiho bat izatea pertsona bakoitzaren historial klinikoa ikusteko.  Hori baino gehiago da. Izan ere, hala nahi duten edo behar duten pertsonek eskura dute haien historial klinikoan dagoen informazio zehatza eta pertsonalizatua, pazientea dagoen tokian dagoela.  Osasun-karpetak pazientea ere bere osasunaren gainean erantzule izatea sustatzen du, pixkanaka paziente aktibo bihur dadin.  Paziente eta medikuaren arteko harreman modu berri ez presentzialak garatu eta laguntzen ditu, bi aldetatik.  Posible egiten du pazienteak osasun sistemari oinarrizko datuak ematea bere osasunaren inguruan (odol presioa, bihotz-maiztasuna, arnasa-maiztasuna, oxigeno-asetasuna, tenperatura, diuresia, pisua, garaiera, abdomeneko perimetroa, gerrikoa eta aldakakoa, odoleko glukosa maila…). Osasun-karpetak aukera ematen du pazientearen bizi kalitatea hobetzen duten faktoreen gainean ?osasun-determinatzaileak, arrisku faktoreak eta bizimoduak? modu pertsonalizatuan eragiteko.  Informazioa errazten du, norberaren patologiaren araberakoa.  Historia kliniko publikoan bateratu egiten ditu beste laguntza-zentroetan, publiko nahiz pribatuetan, jasotako txostenak.  Modu proaktiban aukera ematen du euskal osasun sistema pazienteen etorkizuneko beharretara egokitzeko, eta horrela, jasangarria izan dadin lagundu.

Osasun-karpeta aplikaziora sartzeko, Osakidetzako osakidetza.euskadi.net atariaren bitartez egin behar da, edo zuzenean URLa jarrita: microcarpetasalud.osakidetza.net. Era berean, osasun-karpetaren bidez, aukera ematen da paziente baten informazio kliniko nagusia inprimatzeko, QR kodea erabiliz, hura modu automatikoan irakurtzeko.  Horri esker, adibidez, istripu bat gertatu baldin bada, Larrialdi zerbitzuak behar duen informazio guztia du eskura, bakarrik aipatutako kodea irakurrita.

Osakidetzak, osasun txartela erabiltzeko orduan segurtasuna eta isilpekotasuna bermatzeko, eta lankidetzan Eusko Jaurlaritzako zenbait sailarekin eta Izenpe erakunde egiaztatzailearekin,  sarbide formula bat gauzatu zuen, TIS osasun txartel berriaren bidez eta konbinazio baten bidez, erabiltzaile-izena, pasahitza eta barku-joko baten artekoa.

6 iruzkin
  • @vicensantana
    2012.eko azaroak 28

    Comentario de Twitter:
    Video de presentación de "Carpeta de Salud" http://t.co/4eAx2St4

  • @mercemunozg
    2012.eko azaroak 12

    Comentario de Twitter:
    http://t.co/Mscsvwhq

  • @manycomics
    2012.eko azaroak 12

    Comentario de Twitter:
    Interesante: Carpeta de Salud http://t.co/H7BUeibb http://t.co/x1dhS5Su // aunque he accedido con la #ONA tras bloquearse el #DNIe

  • @manycomics
    2012.eko azaroak 12

    Comentario de Twitter:
    Interesante: Carpeta de Salud http://t.co/H7BUeibb http://t.co/x1dhS5Su // aunque he accedido con la #ONA tras bloquearse el #DNIe

  • @kronikoensarea
    2012.eko azaroak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Conoce Carpeta de Salud, un nuevo sistema online que nos permite controlar mejor nuestra salud http://t.co/kH77vA3b

  • @ibartolome
    2012.eko azaroak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Conoce Carpeta de Salud, un nuevo sistema online que nos permite controlar mejor nuestra salud http://t.co/kH77vA3b

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Eduardo Gárate, director de Asistencia Sanitaria de Osakidetza, y un paciente