Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Bide Kide aplikazio berria aurkeztu du Garraio Sailak, Moveuskadik autoa partekatzeko sortutakoa

2012.eko azaroak 12

Gaurtik aurrera, Euskadin autoa partekatzeko aplikazioa berria eskainiko du www.moveuskadi.com webguneak. Bide Kide aplikazioaren xedea zubi-lanak egitea da, ibilgailu pribatuan garraio-ibilbideak partekatzeko interesa duten pertsonak batzeko.

Euskal errepideetan barrena dabiltzan ibilgailuen batez besteko okupazioa 1,5 pertsona baino txikiagoa da ibilgailu bakoitzeko. Mugikortasun Iraunkorraren 2020 Planak, beste hainbat neurriren artean, ibilgailuek pertsona gehiago mugikortasun-beharrak ase ditzaten sustatzea jasotzen du. Horrek energiaren eraginkortasun handiagoa eta mugikortasun iraunkorragoa ekarriko luke eta, era berean, joan-etorrietan aurrezteko aukera izango lukete herritarrek, erregaien etengabeko prezio-igoera kontuan hartuta.

2012. urte hasieratik Garraio Zuzendaritza lanean aritu da autoa partekatzea bultzatzeko tresnaren inguruan, eta Bide Kide aplikazioa da ahalegin horren emaitza.
Proposatzen diren ibilbideak aldizkakoak eta errepikakorrak izan daitezke, esaterako, lanera joateko, baina baita bidaia zehatzetarako ere. Gainera, sistemak taldeko bidaietarako pentsatutako zerbitzu berritzailea du. Ekitaldiak fitxaren bidez ekitaldi zehatz batean parte hartzeko ibilbidea antola daiteke, hala nola, kontzertuak, kirolak, herriko festak, sagardotegiak edo interesgarria izan daitekeen beste edozein ekitaldi.
Ibilbideak partekatuz jendea ezagutu ez ezik, mugikortasun iraunkorragoa lortzeko urratsak ematen dira, eta gastuak murrizten dira.
Oso erraza da zerbitzua erabiltzea. Martxan dauden ibilbideak identifikatu beharrik gabe kontsulta daitezke, eta Bide Kide komunitateko kide izateko, izen-emate azkarra besterik ez da behar. Facebooken bidez ere eman daiteke izena. Hortik aurrera, ibilbide berri bat proposatu edo aurretik dagoen bateko kide egin daiteke; autoaren eta gidariaren profila ikusi, eskaera egin duen edo ibilbidea sortu duen pertsonak aurretik arazoren bat izan duen jakin daiteke, etab.
Bidaiak antolatzeko denbora askorik ez dutenek Moveuskadi Live zerbitzua erabil dezakete! Bertan, azken orduan abiatzear dauden ibilbideak agertuko dira.
Gainera, sistemaren erabiltzaileek segurtasun handiagoa izan dezaten, Bide Kidek, modu berritzailean, erabiltzaileen artean zenbait baldintza onar daitezen bultzatzen du, bakoitzaren eskubideak eta betebeharrak jasoz. Era berean, kostua eta ordainketa kalkulatzeko formulak eskuragarri daude, tresna garrantzitsu hau erabiltzea errazagoa izan dadin.

Horren haritik, Bide Kidek funtzionaltasun handiko zerbitzua eskaintzen du, izena eman beharrik gabe. Gastuen kalkulatzailea; horren bidez, ibilbide bat partekatu asmo duten pertsonek bidaiari bakoitzak ordaindu beharreko kopuru egiazkoa eta eguneratua ikus dezakete formula matematiko baten bidez. Gasolinaren prezioen aldaketak kontuan hartu beharko dira.
Bide Kidek ordaintzeko hiru modu eskaintzen ditu. Paypal bidez, kreditu-txartelaren bidez edo eskura ordainduz. Eskaintza egiten duenak zein bidaia partekatzen duenak ordaintzeko modu bakoitzaren onurak eta desabantailak aintzat hartu beharko ditu aukeraketa egiteko orduan; izan ere, transakzio ekonomiko guztiek norberaren profilean puntuazioa emango dute, eta hori ezingo da egiaztatu gidariari eskura ordainduta.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñigo Odriozola, Gerente de Datik (Grupo Irizar) desarrollador de la aplicación