Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Datorren azaroaren 11n Euskotrenek tren zerbitzu berezia eskainiko du Behobian ospatuko den Behobia-Donostia lastekerta dela eta

2012.eko azaroak 07

Metro Donostialdeak tren zerbitzu berezia eskainiko du Lasarte-Oria/Donostia linean igande goizean, azaroaren 11n, Behobian ospatuko den BEHOBIA-DONOSTIA lasterketa dela eta.

Tren bereziek honako ezaugarri hauek izango dituzte:

IRTEERAK LASARTE ORIATIK HENDAIARA


• Geltoki guztietan egingo dute geldialdia: 7:30, 8:00, 8:05 (Irun Ficobaraino), 8:30 eta 9:00etan.

IRTEERAK DONOSTIATIK HENDAIARA

• Geltoki guztietan egingo dute geldialdia: 7:15, 7:45, 8:15, 8:22 (Irun Ficobaraino), 8:45, 9:15, 9:20 eta 9:30ean.
• Donostia, Anoeta, Irun Ficoba eta Hendaian geldituko dira soilik: 8:07, 8:40 (Irun Ficobaraino), 9:00 (Lugaritzetik 8:54an irtetzen da) eta 9:08an.

Zerbitzu berezi hauek igandeetako ohiko ordutegia osatzen dute.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta www.metrodonostialdea.com web gunean.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan