Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu datorren igandean Athletic Club- Sevilla F.C. taldeen norgehiagoka dela eta

2012.eko azaroak 07

Datorren igandean, azaroak 11, Euskotrenek Bilboko tranbiaren maiztasunak areagotuko ditu, egun horretan, San Mamesen, arratsaldeko 16:00etan hasita Athletic-en eta Sevilla F.C. taldeen aurkako partidara doazen pertsonen joan-etorri beharrak betetzeko.

Horrela, euskotrenek  15 minutuz behin eskaini ohi duen zerbitzuaz gain, beste zenbait zerbitzu berezi ere eskainiko dizkie erabiltzaileei, Atxuritik La Casillara 15:23an eta Pio Barojatik La Casillara 15:01, 15:16 eta 15:46an.

Norgehiagoka amaitu ondoren,  tranbiaren zirkulazio bereziak martxan jarriko dira Ospitaletik Atxurirantz 17:53an eta 18:05ean, ohiko zerbitzua indartzeko. Unitate berezi horiei ezker geraleku horietan dauden bidaiari guztiak eraman ahal izango dira.

Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, euskotrenek ordaintzerakoan Creditrans erabiltzea gomendatzen du. Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete edota tranbiaren www.euskotren.es web gunea kontsulta dezakete.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan