Berriak

Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutuak martxan jarri du online erreklamatzeko aukera

2012.eko azaroak 07

Hemendik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko kontsumitzaileek posible izango dute telematikoki aurkeztea kontsumo arloko erreklamazioak.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak bide hau ireki du erabili nahi duten kontsumitzaile guztientzat; aukera honek fisikoki aurkeztuaren lege-balio bera dauka.

Honela, Euskadin online erreklamazioa abian jarrita, kontsumitzaileek ez dute zertan fisikoki joan behar eskumena duten bulegoetaraino erreklamazioa aurkeztera.

Bide hau erabili ahal izateko eta erabiltzailearen segurtasun arrazoiengatik, beharrezkoa da kontsumitzaileak bere burua identifikatzea, onartuta dauden sinadura elektronikoko ziurtagirietako bat (NAN elektronikoa, Izenpe txartela, etab.) erabiliz. Ziurtagiri onartu horien bidez egiten den sinadura elektronikoak eskuz egindakoaren lege-balio bera dauka.

Dena dela, erabilgarri jarraituko du erreklamazioa aurkezteko aukerak Kontsumobideren lurralde-zerbitzuetan edo kontsumitzaileei arreta emateko edozein bulegotan.

Erreklamazioak online tramitatzeko aukeraren bidez, beraz, gehitu egingo dira Kontsumobideren "bulego birtual"ean eskaintzen diren zerbitzuak. Gogora dezagun orain dela gutxi zerbitzu bat abian jarri zela Euskadiko enpresa eta establezimendu komertzialek erreklamazio-orriak online erosi ahal izateko.

Informazio gehiago...

 

Loturak:

- Kontsumoaren alorreko gatazkak konpontzea

- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan