Berriak Osasun eta Kontsumoa

Etorbizi fundazioak ate irekien eguna antolatu du

2012.eko azaroak 08

Ermuako Izarra Centre erakundearen egoitzan, Etorbizi Berrikuntza soziosanitarioko Sarearen ekitaldia egin da gaur 17:30etik 19:30era bitartean.

Lehendabizi, bulegoen bisita egin da. Ondoren, patronatuko kideek eta Etorbiziren zuzendari Fernando Fantovak hitz batzuk eskaini dizkiete bertaratuei.

Ekitaldiaren helburua esparru honetan diharduten pertsonak biltzea izan da, hain zuzen ere eremu soziosanitarioan ikerketan, garapenean eta berrikuntzan diharduten lantalde, unitate eta erakundeetako buruzagiak; ezgaitasunari, zahartzearen, kronikotasunaren eta mendekotasunaren arretarako produktu eta zerbitzuak hornitzen dituzten enpresetako zuzendariak eta ekintzaileak; pertsona horiek ordezkatzen dituzten elkarteetako buruzagiak; eta eremu honekin zerikusia duten erakunde publikoetan ardura politikoa edo teknikoa duten pertsonak.

Etorbizi Berrikuntza Soziosanitarioko Euskal Fundazioa da, eta bere helburua da ikerketako, garapeneko eta berrikuntzako ekimenak bultzatzea eta gauzatzea, betiere zahartzeak, gaixotasun kronikoek, ezgaitasunak eta mendekotasunak eragindako egoeren prebentzioa eta arreta jomugan hartuta.

2 iruzkin
  • @SiiS_doc
    2012.eko azaroak 16

    Comentario de Twitter:
    Material audiovisual de la jornada de puertas abiertas - Etorbizi la Fundación Vasca para la Innovación Sociosanitaria http://t.co/QEFnBPUC

  • 2012.eko azaroak 12

    También nosotros colgamos del muro el nombre de nuestra empresa para crear esa red que necesita Etorbizi a fin de hacer llegar a todos su labor, porque creemos que la innovación social es una realidad

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Fernando Fantova