Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Familia‑politikei buruzko kongresua amaitu da

2012.eko azaroak 07

Gasteizko Europa Biltzar Jauregia aukeratu dute, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak antolatuta, atzo eta gaur artean egin den ekitaldi horretarako.

“Familia‑politikak: gizarte‑kohesioa lortzeko inbertsioa” da kongresuaren izenburua. Helburua, berriz, bi jardunaldi hauetan familia‑politikei buruzko hausnarketa egitea izan da, politika horiek prebentzioko, gizarte‑kohesioko eta etorkizunerako inbertsioko elementu gisa duten ahalmena aintzat hartuta.

EHUko Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologiako irakasle Fernando Olabarrietak eguneko lehen hizlaria aurkeztu du: Juan Carlos Martín Quintana, Las Palmas Kanaria Handikoko Unibertsitateko Hezkuntza Departamentuko irakaslea, IV. esparru‑txostena azaldu duena: 'Gurasotasun positiboa, familiekiko esku‑hartze psikosozialerako paradigma berria'.

Ondoren, Gasteizko Udalaren Haurtzaroa eta Senitartea Zerbitzuko buru Boni Canterok Félix Barajas eta Mª José Rodrigo aurkeztu ditu, hurrenez hurren Osasun Ministerioko Familia zuzendari nagusia eta La Lagunako Unibertsitateko Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologiako katedraduna direnak.  'Gurasotasun positiboa' gaiari buruzko hausnarketa egin du. Barajasek Espainia hartu du aintzat, eta Rodrigok, Europa.

Kafea hartzeko etenaldiaren ondoren, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Familia eta Komunitate Politikarako zuzendari Loli Garcíak Enrique Arranz eta Juan Luis Martín Ayala aurkeztu ditu. Arranz EHUko Familia Psikologiako katedraduna da eta Martín, berriz, Psikologiako doktorea eta Familia Psikologiako Unibertsitate Zentroaren bazkide sortzaile eta zuzendarietako bat. Bik ere 'Gurasotasun positiboa EAEn' gaia izan dute hizpide.

Kongresua amaitutzat eman baino lehen, Haezi‑Etxadi erakundeko Ainhoa Manzano moderatzaile aritu da 'Gurasotasun positiboan dauden praktika onak' izenburuko mahai‑inguruan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)