Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Informazio Gizartea Garatzeko Proiektu edo Ekimen Onenaren Autelsi saria jaso du Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritzak

2010.eko otsailak 26

Eusko Jaurlaritzako Informatika eta Telekomunikazioko zuzendaria den Txema García Orois jaunak atzo jaso zuen Telekomunikazioen eta Informazio Gizartearen Erabiltzaileen Espainiako Autelsi Elkarteak Informazio Gizartea Garatzeko Proiektu edo Ekimen Onenari ematen dion saria. Sari honekin, KZgunea sarearen lana aitzatesten da. Oroit-plaka Madrilen eman zitzaion, Autelsiren seigarren konbentzioan. Autelsik, bere sariekin, Espainian informazio-gizartea garatzeko berrikuntza saritu eta ezagupenen zabalkunde objektiboa sustatu nahi izaten du.

 Antolatzaileen arabera, KZgunea sareak merezi du saria, "kalitatezko zerbitzua eskaintzeko konpromisoa duelako, herritarrenganako hurbiltasuna eta herritarrak pozik uztea bilatzen duelako, eta bere helburu nagusia e-Administrazioa eta informazio-gizartea herritarren esanetara jartzea delako. Horrez gain, guztion onurarako zerbitzua etengabe hobetzeko betebeharra beregain hartzen duelako ere merezi du saria".

KZgunea (www.kzgunea.net), Interneteko prestakuntza eta sarbiderako zentroen euskal sarearen izena da eta Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Saileko Informatika eta Telekomunikazioen Zuzendaritzara atxikita dago. IKTen (Informazioaren eta Telekomunikazioaren Teknologiak) prestakuntza eta erabilera bultzatzeko 2001. urtean Euskadiko udalerri guztietan sortu zen alfabetatze digitaleko proiektu bat da. Gaur egun, 276 zentro ditu zabalik, 250 herrietan, eta erregistratutako 315.000 erabiltzaile baino gehiago ditu, horietatik 120.000 baino gehiagok jaso du Interneten inguruko prestakuntza lehen aldiz, gehienak emakumezkoak, langabetuak eta adinduak izan dira, hau da, teknologia berrietatik urrunen dauden gizarte‑sektoreetakoak.

KZgune bat, herritarrak Internet erabiltzen eta Sarean nabigatzen doan ikasteko beharrezko instalazioak dituen zentro publikoa da. Espazio fisiko honetan, herritarrak hainbat zerbitzu aurki dezake, hala nola, Interneteko prestakuntza eta sarbide-ikastaroak, administrazio elektronikokoak eta Web aplikazioak eta 2.0 Web sozialari buruzkoak. Horrez gain, honako hauek ere eskaintzen dira: arlokako mintegiak eta onura informatikoei buruzko mikroikastaroak, elkarteentzako (komunitate birtualak) Web orriak diseinatu eta gordetzea, mikroenpreseei zuzendutako ikastaroak eta sinadura digitala duten txartel elektronikoak kudeatzea.

2 iruzkin
  • 2010.eko martxoak 01

    zorionak a todo el equipo de KZ por esta carrera de fondo que habeis ganado!

  • 2010.eko otsailak 28

    Zorionak a todo el KZgunea Team (Especialmente a Txomin y Carlos).

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko