Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

2.127.000 eurotako diru-laguntza heziketa-beharrizan bereziak dituzten ikasleen eskola-garraiorako (2012-11-06(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko azaroak 06

Agindua, ikastetxe publikoetan ikasketak egiten ari diren eta hezkuntza-behar bereziak dituzten ikasleak garraiatzeko banan-banako diru-laguntzetarako deialdia egiten duena. (2012/2013 Ikasturtea).

Gobernu Bilerak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuak proposatuta, Agindu bat onartu du. Honen bitartez eskola-garraiorako banakako diru-esleipenak ematea onartzen da ikastetxe publikoetako hezkuntza-beharrizan bereziak dituzten ikasleentzat.

Diru-esleipen hauek 2.127.000 eurotako zenbatekoa izango dute eta jasotzaileak honakoak dira: mugapen larriak direla eta, antolatutako eskola-garraioak edota ohiko garraio publikoak erabili ezin ditzaketen haurrak eta, hortaz, euren etxebizitzetatik eskoletara joatea erraztuko duen garraio-alternatiba bat behar dutenak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan