Berriak Lehendakaritza
Eu

Ekonomia gaietarako lehendakariaren Aholkularitza Batzordea

2010.eko otsailak 26

Datorren asteazkenean, hilak 9, Ajuria Enea jauregian Ekonomia Gaietarako Aholkularitza Batzordea osatzeko bilera egingo da. Foru honen helburua da lehendakariari etorkizuneko politikei buruzko ideiak eta gogoetak ematea Euskadiren garapen ekonomiko iraunkorrerako eta giza aurrerapenerako arlo desberdinetan martxan jartzeko.

Euskadira lotuta dauden izen handiko eta esperientziako eta independentzia eta osotasuna erakutsi duten pertsonek osatuko dute batzordea eta enpresa alorretik, alor profesionaletik eta arlo akademikotik etorriko dira.

Honako hauek dira alfabetikoki jarrita batzordera beraien izenean etorri eta ordezkaezinak izango diren kideak:

José María Aldecoa jauna             Mondragon Taldeko presidentea

Claudio Aranzadi jauna                   Industria eta energia ministro ohia

José Antonio Ardanza jauna            Euskalteleko presidentea

Luis Atienza jauna                           Espainiako Elektrizitate Sareko presidentea

José María Baztarrika jauna           CAF presidentea

Santiago Bengoa jauna                  Euskadi CCOOeko idazkari nagusi ohia

Alejandro Echevarría jauna            UTECAko presidentea

Juan Manuel Eguiagaray jauna      Industria eta Energia ministro ohia

Mario Fernández jauna                   BBKko presidentea

María Luisa Guibert andrea         Algeposa Taldeko presidentea

Josu Jon Imaz jauna                    Petronoreko presidentea

José Antonio Jainaga jauna         Sidenorreko Kontseilari delegatua

José Luís Larrea jauna                  Ibermatikako presidentea

Jon Larrínaga jauna                      Ekonomia, Planifikazio eta Ingurugiro sailburu ohia

Emiliano López Achurra jauna       Euro-Defiko presidentea Espainian

Iñaki López Gandásegui jauna       Aernnovako presidentea

Ignacio Marco Gardoqui jauna     Morgan Stanleyko zuzendari exekutiboa

Arantza Mendizábal andrea            UPV-EHUko Ekonomia Aplikatuko katedraduna

Susana Rodríguez Vidarte andrea  Deustuko Unibertsitateko dekano ohia

Ignacio Sánchez Galán jauna            Iberdrolako presidentea

Felipe Serrano jauna                     UPV-EHUko Ekonomia Aplikatuko katedraduna

Carlos Trevilla jauna                        Euskadiko UGTko idazkari nagusi ohia

Guillermo Ulacia jauna                    Innobasqueko presidentea

Roberto Velasco jauna                   UPV-EHUko Ekonomia Aplikatuko katedraduna

Ignacio Zubiri jauna                        UPV-EHUko Herri Ogasun katedraduna

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria