Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Zabaleta: "Uneotan, politika publikoak sendotu behar dira, eta ez kendu"

2012.eko azaroak 06

"Ez Euskadin, ezta Espainian ere, ez dugu ahal genuena baino gehiago gastatu familia‑politiketan. Krisialditik aterako gara, baina horretarako berdintasun‑politika gehiago ezarri beharko ditugu, ez gutxiago".

Enplegu eta Gizarte Gaietako jarduneko sailburu Gemma Zabaletak sailak antolatutako Familia‑politikei buruzko kongresua inauguratu du gaur goizean.

“Familia‑politikak: gizarte‑kohesioa lortzeko inbertsioa” da kongresuaren izenburua. Helburua, berriz, familia‑politikei buruzko hausnarketa egitea da, politika horiek prebentzioko, gizarte‑kohesioko eta etorkizunerako inbertsioko elementu gisa duten ahalmena aintzat hartuta.

Jardunaldia ireki duen esparru‑txostenak, berriz, 'Familietan eta haurtzaroan nola ondo inbertitu' gaia jorratu du. Ondoren egingo den mahai‑inguruan, 'Familiak eta familia‑politikak gaur egun: Gaur eguneko egoera eta etorkizunerako erronkak' gaia izan dute hizpide. Bazkaltzeko etenaldia egin aurretik, Familiei laguntzeko EAEko erakunde arteko III. plana aurkeztu da.

Arratsaldean, bigarren esparru‑txostenak honako gai hau izan du ardatz: 'Haziera eta bizitza laborala bateratzerik ba al dago, ala haziera berriz planteatzea gizartea berriz planteatzea da?'. Hirugarrena, berriz, 'Kontziliazio erantzunkidearen mugak eta erronkak' gaiari buruzkoa izan da.

Azkenik, Familia‑politikei buruzko kongresua amaitzeko egin den mahai‑inguruan 'Kontziliazio erantzunkidearen inguruko esperientziak' aztertu dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Javier Maroto, Iñigo Lamarca