Berriak
Eu

Uraren Euskal Agentzia – URAk Euskadin egindako lehen Plan Hidrologikoa burutu du

2012.eko azaroak 05
  • Uraren Euskal Agentziak Euskal Autonomia Erkidegoko barneko arroen eremuko Plan Hidrologikoa burutu du. Ekimen horretan hainbat erakunde eta gizarte eta enpresa arloko elkarteekin elkarlanean aritu da
  • Euskal Autonomia Erkidegoko barneko arroen eremuko Plan Hidrologikoa Kantauri Ekialdeko Mugapeko Plan Hidrologikoan barneratuko da; bertan, EAE barruan kokatutako erkidego arteko arroen eremuetarako egin den planarekin bateratuko da.
  • Plangintza hidrologiko honek, 2015era begira, erakunde arteko 649 milioi euroko inbertsio publikoa aurreikusten du; eta 2021ra begira, beste 840 milioi eurokoa.
  • Plana EAEko Kantauriko arroen ur masak babestu eta hobetzeko neurriek osatzen dute.
  •  Helburua: ur masen egoera on bat lortzea eta bermatzea, eta, era berean, ur eskaera iraunkorra asetzea eta muturreko gertakarien -batez ere uholdeen-eraginak murriztea

 

Uraren Euskal Agentzia-URAk Euskal Autonomia Erkidegoko barneko arroen eremuko Plan Hidrologikoa burutu du -bere bide guztia (hasi, iragan eta bukatu) EAEren barruan egiten duten ibaientzat ezarriko dena-, eta erkidego arteko arroen Plan Hidrologikoaren berraztertzean ere parte hartu du -erkidego batetik baino gehiagotik igarotzen diren ibaientzat ezarriko dena

Bi plan horiek, Uraren Euskal Agentzia - URAk eta Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak bideratu dituzte, bakoitzak haien eskumenen alorrean; eta, gero, bateratu egingo dira, espainiari dagokion isurialdearen Kantauri Ekialdeko Mugapearen Plan Hidrologikoa osatzeko .

Euskal Autonomia Erkidegoko barneko arroen eremuko Plan Hidrologikoak Gobernu Kontseiluaren onarpena jaso zuen erakunde honek 2012ko urriaren 30ean izan zuen bileran.

Plangintza hidrologiko horrek hainbat erakundek azken urteetan egindako lan ildoa jarraitzen du, eta, era berean, puntako ingurumen helburuekin erlazionatutako ekintza berriei bidea irekitzen die.

Plan Hidrologikoa garrantzitsua da ingurumen helburu zorrotzak lortzeko ekintza sorta zabala aurreikusten duelako Uraren Esparru Zuzentarauak eta Uraren araudiak ezarritakoak betetzeko helburuarekin. Halaber, beste hainbat helburu nabari zehazten ditu, horien artean, muturreko gertakariek, batez ere uholdeek, sortutako kalteei aurre egitea.

Erronka handia da, aurreikuspen horiek baliagarriak izan behar dutelako ur masen egoera on bat lortzeko, jabari publikoa babesteko edota ur eskaria asetzeko EAE bezalako lurralde batean: malkartsua; gorabeherez betetako orografiarekin; jendez betetako bailarekin, askotan ibai askoren uholde lautadak ere betez-, ibaiak igotzean bereziki arriskutsua dena- klimatología euritsuko lurralde bat baita -, lehorte garaiak ere badituen arren- ;eta hiri eta industria garapen intentsiboarekin. Ezbairik gabe gaur egun daukagun erronka nagusietako bat da horri guztiari aldaketa klimatikoaren iragarpenak gehitzen badizkiogu.

Plangintza Hidrologikoak aurretik dituen arazoak eta konpondu beharreko guneak asko dira; eta guzti horiek agiri horretan bertan zehaztuak daude. Hor dago, hain zuzen ere, EAEko plangintza hidrografikoaren balioa: hartu beharreko neurriak zehaztea, eta horiek aurrera eramateko epea eta aurrekontuak adieraztea.

Ildo horretan 2015era begira ezarritako aurrekontua 649 milioi euro da, gutxi gorabehera 108 milioi euro/urteko ratioa, eta hainbat arlotan hartu beharreko neurriak barneratzen dira.

Alde batetik, ingurumen helburuak betetzeko neurriak: aldaketa fisikokimiko eta hidromorfologikoek ingurumenean sortzen duten kalteen ingurukoak, edo ingurumen urtarraren biodibertsitatearen ingurukoak. Arlo honetan, lehenbailehen konpondu beharreko presio nagusien artean hauek daude: hiriko eta industriako hondakin uren isurien kutsadura, ingurune urtarraren aldaketa fisikoa eta emari erregimenaren aldaketa. Planak horrelako eta antzeko neurrientzat 378 milioi euro aurreikusten ditu 2015ra begira eta beste 474 milioi euro 2021ra begira egin beharreko ekimenentzat.

Beste alde batetik, eskariak asetzeko eta erabilera arrazionalak lortzeko neurriak ere badaude, edo beste era batera esanda, edateko uraren horniketa eta horren inguruko beste hainbat zerbitzuren kalitate eta berme maila mantentzeko ezinbesteko neurriak; betiere emari ekologikoak errespetatuz. Arlo horietan aurreikusitako neurrietarako 102 milioi euro ezarri dira 2015ra begira, eta 50 miloi euro 2012ra begira.

Hirugarren arlo batean, muturreko gertakarien inguruko neurriak biltzen dira: funtsean, lehorteen eta, batez ere, uholdeen eraginak saihestu eta murriztera zuzenduak. Dudarik gabe erronka izugarria erakunde eskudunentzat uholde arriskuen aurrean oso sentibera den lurralde batean, besteak beste, arrazoi hauengatik : dituen ezaugarri orografiko, klimatiko eta hidrografikoak, edo arro nagusien uholde lautadak beteak daudelako. 2015ra begira 100 milioi euro aurreikusten dira, eta beste 288 milioi euro hemendik 2021ra.

Azkenik, gobernantzaren eta ezagueraren inguruko neurriak azpimarratu behar dira, administrazio, antolakuntza eta kudeaketaren ingurukoak,; eta ingurune urtarraren ezagutza hobetzera zuzendurikoak

Azken finean, EAEko barne eremuko arroetarako eta erkidego arteko arroetarako asmo handiko plangintza hidrologiko bateratua lortu nahi izan da. Horren bitartez ekialdeko mugape hidrografikoko uren hobekuntza eta babes ekintzak ezarri nahi dira. Horretarako arlo horretan eskumenak dituzten erakunde arteko inbertsioa adostu behar da neurri egitaraua aurrera eramateko: 1.231 miloi 2015. urtera arte eta beste 1.621 milioi, 2012. urtera arte

Uraren Euskal Agentziak burutatako Euskal Autonomia Erkidegoko barneko arroen eremuko Plan Hidrologikoak beste erakunde askoren parte hartzea izan du, bereziki: Foru Aldundiak, Udalak eta Partzuergoak. Horrekin batera, jendearen parte-hartze prozesua baliogarria izan da hain eragileren ekarpenak jasotzeko, besteak beste: hainbat gizarte- eta enpresa-elkartererena, edo partikularrena

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)