Berriak
Eu

Mendia: "Gurean, memoria funtsezko alderdia da etorkizuna eraikitzeko"

2012.eko azaroak 06

Eusko Jaurlaritzaren jarduneko bozeramaile Idoia Mendiak Memoriaren Eguna dela‑eta larunbatean egingo diren ekitaldiak aurkeztu ditu gaur goizean. Bi ekitaldi egingo dira. Lehenengoa Arkauten izango da, eta, bertan, hil diren ertzain guztiei esker ona adierazi eta gorazarre egingo zaie. Bigarrena Ajuria Enean izango da, eta, bertan, Lehendakariak adierazpen instituzionala irakurriko du.

Mendiak, halaber, langabeziari buruz jakin berri ditugun datuak aipatu ditu. "Oraindik ere kezkagarriak diren arren, datu objektibo eta positibo bat dago: Gizarte Segurantzako 3.844 afiliatu berri 3.844 kontratu berri dira".

Gaur gaueko AEBetako hauteskundeei buruz galdetu diote eta "interesgarritzat" jo ditu eta "arrakasta" izatea opa izan dio Obama presidenteari.

Gaurko Gobernu Kontseiluan, 2.127.000 euroko zenbatekoa onartu da hezkuntza‑premia bereziak dituzten ikasleen eskola‑garraiorako. Era berean, 126.000 euroko kopurua onartu da 2012/2013 ikasturtean itsasoko eta arrantzako ikasketak egiteko beketarako.

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2012.11.06)

 

 

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012-11-06n hartutako erabakiak

Iruzkin bat
  • @vali_vali_
    2012.eko azaroak 06

    Comentario de Twitter:
    Mendia: "La memoria en este país es un aspecto fundamental sobre el que construir el futuro" http://t.co/cYPfzvfy

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)