Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak

Gipuzkoak txartel bakarra izango du, eta deskontuak % 45 eta % 90 bitartekoak izango dira, hileko bidaia kopuruaren arabera

2012-11-05

  • Martxotik aurrera
  • Ordainketa bateratuko txartel bakarra duen lehen lurraldea da
  • Lehen bidaiatik aurrera % 45eko deskontua izango da, 21. bidaiatik aurrera % 56koa eta 51. bidaiatik aurrera, berriz, % 90ekoa
  • Txartel soziala eta gazteentzako txartela ere izango dira, deskontu handiagoekin
  • Linea-aldaketak doakoak izango dira operadore berean, eta beste konpainia bati badagokio, bigarrenaren % 25a ordaindu beharko da

Martxotik aurrera, Gipuzkoak ordainketa bateratuko sistema duen txartel bakarra izango du Lurraldebus, Dbus eta Euskotreneko erabiltzaileentzat; euskal lurraldeen artean lehena izango da.

Gipuzkoako Garraio Agintaritzaren baitan erdietsitako akordioaren berri eman dute prentsaurrekoan Ernesto Gasco Garraio sailburuordeak, Larraitz Ugarte Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako foru-diputatuak, eta Jon Albizu (Donostia), Cristina Laborda (Irun) eta Jon Txasko (Errenteria) zinegotziek. Txartel bakarra martxan jartzearen aurrean poza agertu dute guztiek. “Gertaera historikoa da”, esan du Gascok.

Martxotik aurrera, lau txartel mota izango dira: arrunta (deskonturik gabe); txartel bakarraren bidez eskuratutako txartela, lehen bidaiatik % 45eko deskontua duena; 25 urtera arteko gazteentzako txartela, hobari handiagoekin; eta txartel soziala gizarte-laguntzak jasotzen dituzten familientzat, erretiratuentzat (Iprem-a baino 2,5era arteko errenta handiagoekin), familia ugarientzat, ezintasuna duten pertsonentzat, eta abar.

Erakundeetako ordezkariek azaldutakoaren arabera, txartel bakarrarekin akordioaren erdietsi duten operadoreen tren edo autobusetan berdin ibili ahal izango da, eta hilean gero eta bidaia gehiago egin, deskontuak handiagoak izango dira. Horrela, erabiltzaileen leialtasuna sarituko da.

Txartelaren titularrek, beraz, lehen bidaiatik % 45eko deskontua izango dute; 21. eta 50. bidaia bitartean % 56ko deskontua izango da, eta 50 bidaiatik gora egiten dituenak % 90eko deskontua jasoko du. Konpainia bereko linea-aldaketak doakoak izango dira, eta konpainia desberdinen artean, berriz, bigarren bidaiaren % 25a ordainduko da.

Txartel arruntaren prezioak bidaiatu asmo den eskualde kopuruaren araberakoak izango dira:

Jauzirik gabe. 1,60; jauzi bat, 2,30; bi jauzi, 4,40; hiru jauzi, 6,50; lau jauzi, 8,50; bost jauzi, 11,50; sei jauzi, 12,50.

Aurretik aipatutako deskontuak aplikatuko zaizkie prezio horiei. Era horretara, lehen kasuan, 1. eta 20. bidaiaren artean, prezioa 0,88 izango da txartela erabilita; 21. eta 50. bidaia artean, 0,70 euro, eta 51. bidaiatik aurrera, 0,16 euro balioko du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Larraitz Ugarte