Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Iñaki Arriolak, Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailburuak, AHT-ak Gipuzkoan duen garapenari buruzko jardunaldi teknikoak inauguratuko ditu asteartean, azaroaren 6an

2012.eko azaroak 04

Iñaki Arriolak, Eusko Jaurlaritzako jarduneko Garraio Sailburuak inauguratuko ditu datorren asteartean, azaroaren 6an, Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian ospatuko diren "Abiadura Handiko Trena Gipuzkoan. Aukerak eta Garapen Ekonomikoa" Jardunaldiak.

Azaroaren 7ra arte luzatuko den ekimena Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak antolatu du, eta bere helburua, Euskal Y-aren, Euskal Trenbide Sare Berriaren Gipuzkoako adarra osorik egiteak eskatu duen erronka erakustea eta eraikuntza lanek iraun duten bitartean lanak ekarri dituen aukera ekonomikoak eta azpiegitura funtzionatzen hasten denean eragingo dituenak azpimarratzea da.

Goizeko 10:00etan Iñaki Arriola Sailburuak emango dizkie hasiera jardunaldiei, "Euskal Y-a, XXI. mendeko erronka Euskadin: garapen ekonomikoa eta iraunkortasuna" hitzaldiarekin.

Ondoren Europar Batasuneko arduradunek hartuko dute parte, "TEN-T eta Lisboa-Estrasburgo igarobide europarra" gaiari buruz hitz eginez; César Gimenok, ETS-ko presidenteorde betearazleak, Gipuzkoako adarreko obren egoera azalduko du entzuleen aurrean, eta Marc Moulin hizlari frantsesak Atlantikoko Igarobidearen inguruan Euskadi eta Akitaniaren artean dagoen akordioari buruz hitz egingo du.

Lehen lan saioaren amaieran, Euskal Y-ak gure herrialdearen ekonomiari egindako ekarpenarekin erlazionaturiko gaiak landuko dira, Pilar Zorrilla, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo Sailburuordearekin eta Pedro Esnaola, Gipuzkoako Ganberako Presidentearekin.

Asteazkenean, azaroaren 7an, landuko diren gaien artean, Atlantikoko trenbide igarobidea, Tours-Hendaia lotura proiektua, Bilbo-Gasteiz zatiaren egoera eta Valladolidekin izan behar duen lotura eta Lezo eta Jundizeko trenbide plataforma intermodalen garrantzia egongo dira.

Jardunaldiei amaiera emateko, izaera teknikoagoa duten gaiak landuko dira, Zumarragako tunelaren edo Hernaniko bide-zubiaren arazoak, besteak beste, eta baita azpiegiturarekin eta pertsonen garraioarekin erlazionaturikoak ere, Renferen arduradunen eskutik. Amaiaera emateko ekitaldian Patxi López Lehendakariak parte hartuko du.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)