Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Olga Rivera: “Urteak betetzea zahartzea izan ez dadin nahi dugu”

2012.eko azaroak 05

Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kontsumo Saileko Kalitate, Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko jarduneko sailburuorde eta Zahartzeari buruzko Ikerketa Zentro Nazionalaren Fundazioko (CNIE) presidenteak zuzentzen duen patronatuaren egungo egoera aztertu du gaur goizean Donostia Unibertsitate Ospitaleko Biodonostia eraikinean. Biodonostia Institutuko zuzendari Julio Arrizabalaga izan du lagun.

CNIE Espainiako Gobernuaren mendeko erakundea da, eta Donostian du egoitza. Urtean 5 milioi euroko aurrekontua du, “hasieran egindako aurrekontuaren hamarrena”. “Gobernu zentralak esan zuen zentroaren aldeko apustua egiten zuela baina ezin zuela Euskal Autonomia Erkidegorako EGEF funtsei (Eskualde Garapeneko Europako Funtsa) zuzendutakoa baino diru-kopuru gehiago onartu”.

Urte-amaiera baino lehen edo 2013ko lehen hilabeteetan lau ikerketa-proiektu abian egongo dira. Hiru ikerketa-arlo nagusiek proteina, mitokondria eta geneak izango dituzte ardatz. “Geure buruari planteatu dizkiogun helburu estrategiko guztiei aurre egiteko asmoa dugu”, adierazi du Rivera andreak.

“Euskal Autonomia Erkidegoa erreferentea da oinarrizko ikerketan. Madrilen kokatzen ez den lehen ikerketa-zentro nazionala da hau; iragarpen guztien arabera, hazkunde ikusgarria izango du”.

2016. urterako eraikin espezifiko bat prestatuko da CNIE zentrorako Donostia Unibertsitate Ospitalearen barruan. Lursailak 14.000 m² izango ditu, 20.000 m² ko gehieneko ustiapen-mailarekin, eta bertan 60 lagunek egingo dute lan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Julio Arrizabalaga