Elkarlan Sariak
Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
qrcode

Etxebizitza Sailak Bultzatu 2025 birgaitzeari buruzko webgune berria aurkeztu du

2012-11-05

Webgunea erabilgarria da dagoene

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailorde den Mari Paz Larrumbidek birgaitze eta eraikuntza iraunkorrari buruzko webgune berria aurkeztu du gaur Bilbon: www.bultzatu2025.com.
Ekimen hori Sailak legealdi honetan eraikuntza arduratsuaren eta dauden baliabideak berreskuratzearen arloan egin dituen ekintzen barruan kokatzen da.
Webgune hori birgaitzeari buruz dagoen informazio guztiaren biltegi bat da, gaiak nabigazioa erraza eta emankorra izan dadin ordenatuta dauzkana. Esate baterako, etxea birgaitu nahi duen edonork, webgunean bilduta dagoen informazioari esker, hainbat alderdi aztertzeko aukera izango du, hala nola birgaitzeak zer abantaila dituen, nola emango dion balio handiagoa bere etxeari, zein diren ezinbesteko berritze elementuak eta nola lortu obrako diru laguntza edo beharrezko txosten teknikoa.
Ignacio De la Puerta, Etxebizitza Zuzendariak adierazi duenez, Etxebizitza, auzoen komunitatea edo blokea birgaitu nahi duten pertsona, auzoen komunitate eta eraikin bloke guztientzat elkargune izan dadin sortu da webgunea. Era berean, beren jarduera bikaintasun eraikuntzaren jarraibideen arabera betetzeari buruzko informazioa lortu edo horri buruzko legedia kontsultatu nahi duten profesionalak ditu jomugan.
Webguneari Bultzatu izena jarri zaio, Etxebizitza, Ingurumen eta Industria sailburuek eta Lehendakaritzako idazkari nagusiak ekainean aurkeztutako eraikuntza iraunkorraren ibilbide orriarena. Horrek Jaurlaritzak sustatutako Eraikuntza Iraunkorraren Planaren jardun ildoak finkatzen ditu.
Ekimen horren helburua da 13 urteko aldian urteko 1.300 milioi euro baino gehiago mobilizatzea, urtean 10.800 enplegu baino gehiago sortzea edo finkatzea eta urtean 49 milioi euro aurreztea energia fakturan, horrek urtean 160 milioi euroko itzulkin fiskala ekarriko bailuke.

Bultzatu 2025 plangintza estrategikoari eta jardunak ezartzeari laguntzeko epe luzerako tresna bat da, ingurumena gehiago errespetatuz erabiltzaileei prestazio hobeak emango dizkion etxebizitza parke bat lortzeko aurrera egitera bideratua. Horrez gain, jarduera ekonomikoaren eragilea da, Euskadiko eraikuntza sektorea eraldatzen lagunduko duten produktu eta zerbitzuen eskaera sortuko baitu.
Etxebizitzaren eremuan esku hartzea funtsezkoa da gure beste ekimen eta estrategiak eraikitzeko euskarri politika gisa, bai gure herriko biztanleen gizarte ongizateari eta bizi kalitateari, inklusibotasunari, energia eraginkortasunari eta teknologia eta enpresa garapenari dagokienez, besteak beste.
Plan honen helburua da eraikuntzaren eremuan berrikuntza dinamika bat ezartzea eta egin beharreko ekintza nagusiak lehenetsi eta planifikatzea, Euskadi, 2025ean, eraikuntza iraunkorraren arloan Europako erreferente izateko tresna erabakigarria izan dadin.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)