Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Gipuzkoa Aurrerak Pasaiako Badia biziberritzeko bultzatutako Masterplana egiteko nazioarteko lehiaketaren proiektu irabazlea jakitera emango da

2010.eko otsailak 26

KCAP-LKSek aurkeztutako proiektuak, "Nolako badia, halako haizea. Zeru azpiko badia", Badia 7 nukleotan banatzen du, eta epaimahaiak hoberen baloratu duen lana izan da 

"Hirien zabalkundearen kontra hiri-guneak berreskuratzen duen proiektuaz ari gara" adierazi du Etxebizitza sailburuordeak. Proiektua irabazi duen estudioak egoitzaldea, gune-ekonomikoak eta aisi-guneak batzen ditu.

KCAP-LKS estudio holandarrak Pasaiako Badiako Nazioarteko Ideia Lehiaketa irabazi du. Kanpoko Portu bat eraitzea eta, hiriek duten hedapen joerari aurre egiteko, bertako hiri-guneei erabilpen berri bat ematea lortu nahi da proiektu honi esker. 

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuordearen (Mari Paz Larrumbide) hitzetan, 'jadanik existitzen diren hiri-guneetako lurrak eraikuntza berriak egiteko birerabiltzean eta hauen inguruan ekonomia, aisialdi edota hezkuntza esparruetako ekimen berriak bultzatzean' legoke gakoa. 

Larrumbidek iragarri du 1.300 etxebizitza eraikitzeko asmoa duela proiektuak. Horietatik, %40 etxebizitza sozialak izango dira. 

Proiektu irabazlea hobetzeko asmoz, gizartearen partehartzea sustatzeko prozesu bat garatu dute. Epaimahaiak iritisi guztiak hartuko dute aintzakotzat eta interesgarrienak sar ditzan eskatuko dio estudio holandarrari.

Larrumbidek iragarri du 1.300 etxebizitza eraikitzeko asmoa duela proiektuak. Horietatik, %40 etxebizitza sozialak izango dira. 

KCAP-LKSk egindako planteamenduaren arabera, Pasai San Pedron lonja berria bizitza sozialaren ardatz moduan sustatukoda. Trintxerpen, ur parke bat eta merkatal gune berri bat egingo dira Euskadi Etorbidean, Herreran, aldiz, Herrera Trintxerpera erraz iristeko parke bat diseinatuko da. Pasai Antxon, KCAP-LKSk tizas frente metropolitanoa egingo dite, hirigunea itsasoraino luzatuz. Lezon ere beste tizas frente bat proiektatu da. Errenteriaren kasuan, ikerketa eta negozioetarako eraikin gunea pentsatu da. Eta azkenik, Pasai Donibane egongo litzateke Ontziola Museo berriarekin. 

Proiektu irabazlea hobetzeko asmoz, gizartearen partehartzea sustatzeko prozesu bat Garate du, Epaimahaiak iritis guztiak hartuko dite aintzakotzat eta interesgarrienak sar distzan eskatuko dio estudio holandarrari.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Viceconsejera de Vivienda, Mari Paz Larrumbide