Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Larrialdi laguntzetarako 2 milioi euro abiaratuko ditu Eusko Jaurlaritzak abeltzaintza ustiategietarako

2012.eko urriak 31

Vitoria-Gasteiz, urriak 31.- Eusko Jaurlaritza 2.000.000 euroko larrialdietarako laguntza ekonomikoa bideratzekotan da Euskadiko abeltzaintza ustiategiak ekoizpen kostuen handitzeagatik jasaten ari diren krisi egoerari aurre egiten lagundu ahal izateko.

Jarduneko sailburua den Pilar Unzaluk proposamen hori aurkeztu du gaur, Vitoria-Gasteizen hiru lurralde historikoetako aldundietako eta Euskadiko nekazal eta abeltzaintza sektoreko ordezkariekin izan duen bileran.

Eusko Jaurlaritzak, abeltzaintza ustiategiak  jasaten ari diren egoerari aurre egiteko 2 milioi euroko diru kopurua duten minimis laguntzak abian jarriko ditu aurten, besteak beste, azken hilabeteotan pentsuen, gasoilaren, elektrizitatearen, ongarrien eta fitosanitarioen prezio gorakadagatik.

Laguntza horiek osatzeko –ustiategi bakoitzak gehienez 7.500 euro jasoko ditu laguntza horien bitartez hiru urtetan- ohikoa da aldundiek ere Eusko Jaurlaritzak jartzen duen bezain beste jartzea eta, hori berresten bada beraz, gure abeltzaintza sektorea laguntzeko eta babesteko 4.000.000 euroko diru kopurua bilduko da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Pilar Unzalu
    Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua (IX legealdia)