Berriak Lehendakaritza
Eu

2012ko urriaren 21eko hauteskunde autonomikoen ondoko inkesta

2012.eko azaroak 02

Hauteskundeekiko interesa ezberdina da kanpainan izandako aukera nazionalisten polarizazioarekin bat eginez. Gehiengoak argi zeukan botoa nori eman baina hautesleen heren batek kanpaina eta hauteskunde eguna bitartean hartu zuen erabakia. Gehiengoak (%60k) gehienbat positiboki baloratu ditu U-21eko Hauteskunde Autonomikoen emaitzak.

U-21EKO HAUTESKUNDEEN GARRANTZIA

Hauteskundeekiko interesa. Galdekatutako herritarren erdiek baino gehiagok (%57k) diote hauteskundeei buruzko interes “handia” edo “nahikoa” izan dutela; aldiz, %29k diote “nolabaiteko interesa” edo “interes gutxi” izan dutela. %14k diote ez dutela “batere interesik” izan. Hala ere, bost lagunetik batentzat bakarrik izan dira hauteskundeak ohiko mintzagai familian (konfiantza handieneko eremuan). Gainerako esparruetan (lagunartean edo lantoki edo ikasketa lekuan) portzentaje hori %17ra eta %15era jaisten da hurrenez hurren.

Hala ere, kanpainan adierazitako polarizazioarekin eta hauteskunde-espektatibekin bat eginez, aukera nazionalistek azaldu dute hauteskunde hauekiko interesik handiena. Honela, EH Bilduren hautesleen %82k hauteskunde hauekiko “interes handia” edo “nahikoa” izan dutela esan dute, EAJrenen artean %69k, PSErenen artean %64k eta PPrenen artean %58k.

Hauteskunde kanpainari jarritako arretak beste kanpaina batzuetako joerari eutsi dio, bai Hauteskunde Orokorretakoei baita Batzar Nagusi eta Udal Hauteskundeetakoei ere: %35ek “arreta handia edo nahikoa” jarri diote, %41ek “arreta gutxi edo batere ez” eta %24k “nolabaiteko arreta”.

Hauteskunde kanpainaren erabilgarritasuna ez da oso handia izan, hamar elkarrizketatutatik ia zazpik uste baitute gutxi edo batere ez diela balio izan alderdien arteko desberdintasunak ikusteko (%71), hautagaiak hobeto ezagutzeko (%69) edota alderdi bakoitzaren proposamen edo programei buruzko informazioa jasotzeko (%72). Ez da harritzekoa, beraz, beren botoa erabakitzerako orduan oso edo nahikoa erabilgarri %19ri bakarrik izatea.

HAUTESKUNDE PORTAERA

Abstentzioa ezkutatzea

U21ean izandako %64ko partehartzearen parean, inkestatuen %83k adierazi dute botoa ematera joan zirela, 19 puntuko abstentzioaren ezkutaketa azaleraziz.
Hauteskunde-emaitzak eta inkestatuek botoa emandako alderdi edo koalizioari buruz esandakoa alderatuz, Partido Popularraren aldeko botoaren ezkutaketa (ia 8 puntukoa) azaleratzen da. Alderantziz, emaitzetan baino handiagoa da EAJren ordezkaritza (ia 4 puntu) eta “beste alderdi bati” botoa eman diotela diotenena edo “boto zuria” eman dutenena (6 puntu). Gainerako alderdietan ez dago alde nabarmenik benetako hauteskunde emaitzekiko.

Sexuaren eta adinaren araberako ezberdintasunak

PPren hautesleen %60a eta EAJrenen %55a emakumezkoak dira. Alderantziz, UPDren hautesleen %70a gizonezkoak dira, baita EH Bilduren hautesleen %61a eta Ezker Batuarenen %57a ere. Gainerako aukera politikoek generoaren araberako banaketa orekatuagoa dute.

EQUOren hautesleria da gazteenen (18-29 urte) presentzia handiena duena (%39), eta ondoren EH BILDUrena (%28).

Botoarekiko ziurtasun maila

Botoa emateko orduan izandako ziurtasun mailari dagokionean, aukerak zatituta azaltzen dira: inkestatuen erdiek baino gehixeagok (%53k) diote ziurtasunez egin zutela aukeratutako alderdi edo koalizioaren alde, %15ek diote “zalantza batzuekin” egin zutela eta %30ek diote “aukera txarren artean onena zela”. Hala ere, erabakiak ez zekarren egindako aukerarekiko ziurtasunik. Gehiengoak (%77k) erabakita zeukan botoa nori eman “kanpaina hasi aurretik”, gainerakoek “kanpainan zehar” (%12k), hausnarketa egunean (%3k) edo hauteskundeen egunean (%8k) hartu zuten erabakia.

Alderdiaren pisua

Beste hauteskunde batzuetan bezala, botoa nori eman erabakitzean hautesleek kontuan izan duten faktore garrantzitsuena alderdi politikoa da (%46). Proposamenak edo programa hiru hautesletatik batek aipatu du (%31). Hirugarren lekuan azaldu da hautagaia, %11rekin.

Botoa eman ez zutenek horretarako arrazoi nagusitzat ondokoak aipatu dituzte: ”politikariekin desengainatuta egotea” (%47) eta botoa ematea bigarren mailan jartzen duten beste hainbat arrazoi (%23), adibidez “beste gauza batzuk egin zituztela”, “berdin da botoa eman ala ez”, “ez zegoela botoa emateko konbentzituko zituen alderdirik” edo “hauteskunde hauekiko interes falta”. “Ez zekitela botoa nori eman” aipatu dute gutxi batzuk (%4k) eta “bestelako arrazoiak” aipatu dituzte %9k.

HAUTESKUNDEEN EMAITZEN BALORAZIOA

Hauteskunde hauen emaitzak ikusita, inkestatuen gehiengoak (%60k) “gehienbat positiboki” baloratu ditu emaitzak, eta %13k, aldiz, “gehienbat negatiboki”. Lau pertsonatik batek (%23k) ez du bi aukera horietako baten alde egin eta %4k ez diote galderari erantzun. Gehiengo zabal batek (%96k) dio ados dagoela emandako botoarekin.

Botorik eman ez zutenei galdetuta emaitzak ezagutu ondoren nahiago ote luketen botoa eman izan balute, %78k diote bere erabakiarekin ados daudela; aldiz, %17k (100.000 pertsona gutxi gorabehera) nahiago lukete botoa eman izan balute eta horietatik %32k (32.000) PSE-EEri emango liokete botoa, %24k (24.000) EAJri, %15ek (15.000) PPri, %7k (7.000) EH Bilduri, eta %5ek (5.000) IU-Ezker Anitzari. %17k ez diote galdera horri erantzun.

Gobernu koalizio posibleei buruz, inkestatuak antzeko lau multzotan banatu dira: %26k EAJ- EH Bilduren alde egingo lukete, %23k gutxiengoa izango lukeen gobernu baten alde, pakturik gabe, %22k nahiago lukete EAJ-PSE-EE paktua eta %22k ez dute erantzun.

11 iruzkin
  • @AitorZen
    2012.eko azaroak 02

    Comentario de Twitter:
    .@aitzol_zubi Tienes aquí la información. Ojo a la abstención arrepentida del PSE (en Bildu nada) y al voto joven http://t.co/sM4D1150

  • @AitorZen
    2012.eko azaroak 02

    Comentario de Twitter:
    Un 23% de los votantes del #21O decidió su voto durante la campaña electoral, incluso el mismo día de las elecciones http://t.co/sM4D1150

  • @AitorZen
    2012.eko azaroak 02

    Comentario de Twitter:
    El 30% de los votantes vascos el #21O admiten que optaron por la opción "menos mala" http://t.co/sM4D1150

  • @vali_vali_
    2012.eko azaroak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @elpais_pvasco: Sondeo poselectoral del Gobierno vasco. 100.000 abstencionistas se arrepienten. http://t.co/RRPJiBVt

  • @LuzSanchis
    2012.eko azaroak 02

    Comentario de Twitter:
    Abstencionistas arrepentidos en las elecciones vascas. A buenas horas, mangas verdes http://t.co/u01aGbdR

  • @pazmartinlozano
    2012.eko azaroak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @psoeeuropa: De esas 100.000 personas q no se hubieran abstenido, un 32% habría votado al PSE-EE. http://t.co/nWxQu6fA @el_pais

  • @MsAitana
    2012.eko azaroak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @elpais_pvasco: Sondeo poselectoral del Gobierno vasco. 100.000 abstencionistas se arrepienten. http://t.co/RRPJiBVt

  • @alaincoloma
    2012.eko azaroak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @elpais_pvasco: Sondeo poselectoral del Gobierno vasco. 100.000 abstencionistas se arrepienten. http://t.co/RRPJiBVt

  • @elpais_pvasco
    2012.eko azaroak 02

    Comentario de Twitter:
    Sondeo poselectoral del Gobierno vasco. 100.000 abstencionistas se arrepienten. http://t.co/RRPJiBVt

  • @psoeeuropa
    2012.eko azaroak 02

    Comentario de Twitter:
    De esas 100.000 personas q no se hubieran abstenido, un 32% habría votado al PSE-EE. http://t.co/nWxQu6fA @el_pais

  • @benittto
    2012.eko azaroak 02

    Comentario de Twitter:
    Unas 100.000 personas que se abstuvieron el 21-O preferirían habr vitado una vez vistos los resultados. Es uno de http://t.co/pScBqvog

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)