Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Onartua izan da oinarri teknologikoko enpresa berriei zuzendutako NETs programaren deialdia (2012-10-30(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko urriak 30

Ebazpena, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearena; honen bitartez, oinarri zientifikoa eta teknologikoa duten enpresak merkaturatzeko proiektuak egiteko NETs laguntza-programa arautzen duen 2008ko azaroaren 27ko Aginduan (2009-12-23ko Aginduaz aldatutakoan) ezarritako esparruan 2013ko ekitaldirako laguntzak emateko deialdiaren berri ematen da.

Gobernu Kontseiluak B+Gko proiektuak laguntzeko NETs programaren deialdiaren aurrerapena onartu du gaur, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailak eskatuta, oinarri zientifikoa eta teknologikoa duten enpresa berriak bultzatzeko. Programaren hasierako diru-kopurua lau milioi eurokoa izango da.

Laguntza honako hauei zuzenduta dago: enpresak (handiak, ertainak zein txikiak), fundazioak eta enpresa-elkarteak, enpresarteko taldeak eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko eragileak.

Aurreko urteetan bezalaxe, deialdia aldez aurretik egingo da oinarri teknologikoko enpresa berriak sortzeko beharrezkoa den B+G jarduera ez etetearren.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan