Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa

Gobernua ados dago Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkearen izen berriarekin (2012-10-30(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012-10-30

Erabakia, Donostiako Teknologi Elkartegia, S.A.ren Estatutu Sozialak aldatzeari buruzkoa.

Gobernu Kontseiluak baimena eman dio gaur SPRI sozietate publikoaren ordezkariari Parkeko estatutu sozialetako 1.go artikulua aldatzea onar dezan Donostiako Parke Teknologikoko Akziodunen Batzar Orokorrean.
Aldaketa hori onartuz gero, sozietatearen izena Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea izango da. Era berean, sozietatearen egoitza nagusiaren helbidea ere aldatuko da: Mikeletegi pasealekua, 53 (parkean bertan).

Erabakia Parkeko azken Administrazio Kontseiluan onartua izan zen, eta hortaz, behin betiko onartzeko datorren azaroaren 29an egingo den Akziodunen Batzar Orokorraren oniritzia besterik ez da falta.

Parkea hartzen ari den dimentsio berriak eragin du izen aldaketa, Eibarko polo teknologikoarekin bat egiteak (bertan ezarri da Tekniker-IK4) eta Hernanin egiten ari den zabalkuntzak, hain zuzen ere.

Gaur egun, Donostiako Teknologi Parkean 76 enpresa daude kokatuta, 3.280 lanpostuekin. 2011. urtean 533 milioi euroko fakturazioa izan zuten bertako enpresek, 2010ean baino % 3 gehiago.

Donostiako Teknologi Parkea, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko kidea da, Arabako Teknologi Parkea, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea eta Garaia Berrikuntza Gunearekin batera. Sarea osatzen duten lau parkeetan, guztira 424 enpresa daude, 14.436 lanpostu eta 3.700 milioi eurotik gorako fakturazioa 2011.urtean, aurreko urtean baino %5 gehiago.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan