Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Industria instalazioak martxan jartzeko prozedura errazten duen dekretu bat onartu da (2012-10-30(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko urriak 30

Dekretua, industria-instalazioak abian jartzeko prozedura sinplifikatzen duena.

Gobernu Kontseiluak industria instalazioak zerbitzuan jartzeko administrazio prozedura errazten duen dekretu bat onartu du gaur. Araudi berri hori Europar Batzordeko Zerbitzu Zuzentaraua eta zuzentarau hori gurera ekartzeko estatuko legeak egokituta egin da.

Dekretuak garbi bildu du Administrazioak industria sektorean esku hartzeko dituen tresnen artean justifikaziorik gabeak kentzeko zuzentarau horren borondatea, administrazio kargak murrizte aldera.

Araudi berrian, berrikuntza adierazgarriak bildu dira. Esaterako, industria instalazio bat jardunean jartzeko nahikoa da arau bidez ezarritako segurtasuneko betekizunak eta baldintza teknikoak betetzen dituela formalki egiaztatzea.

Gainera, Zerbitzuan jartzeko dokumentua lortzeko betekizuna kendu da, eta instalazioen kontrola arautu da. Hain zuzen ere, kontrola instalazioak zerbitzuan jarritakoan egingo da hein handi batean.

Laburbilduz, dekretu honek aurreko prozedurak eskatzen zituen administrazio izapideak kentzea dakar. Horren ondorioz, prozesua arinagoa izango da titularrarentzat. Gainera, horrek ez du ekarriko indarrean dauden industria segurtasunaren kontrol maila gutxitzerik.

Araudi hori onartu baino lehen, Industria Segurtasunerako Euskal Kontseiluaren esatekoa entzun da eta araudiaren aldaketaren berri eman zaie EAEko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Erakundeari, Arabako Ingeniari Tekniko Industrialen Elkargo Ofizialari, gas sektoreari, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioari, sektore elektrikoari, SEAri (Arabako Enpresariak), Confebaski, Ingurumen Saileko Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzari, Euskal Herriko Ingeniari Industrialen Kontseiluari eta erregai likidoen sektoreari.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan