Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Euskadi Gastronomika sortu da, Espainiako lehenengo turismo-eskaintza bateratua enogastronomiaren arloan

2012.eko urriak 30

 

  • Ø Eusko Jaurlaritzaren Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Pilar Zorrillak Madrilen aurkeztu du Euskadi jomuga enogastronomiko gisa indartuko duen proiektu berritzailea.
  • Ø Espainiako turismo-produktu enogastronomikoko lehen kluba da "Euskadi Gastronomika", sektore bateko turismo-agente guztiak biltzen dituen erreminta, eskaintza global bat egin eta beren negozioa zabal dezaten.
  • Ø Markaz gain, kudeaketa- eta metodologia-sistema bateratu bat ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuak, eskualdeak eta euskal enpresak biltzeko.

 

Inplikaturiko agente guztiak turismo-sektore batean biltzea helburu duten produktu-klubak bultzatu ditu Eusko Jaurlaritzak, Basquetour Turismoaren Euskal Agentziaren bidez, lan bateratuaren bidez beren negozioa zabal dezaten. Udan surfaren produktu-kluba abiarazi zuen, eta jarduera horrekin loturiko 40 enpresa atxiki zaizkio klub horri azkenean.

Euskadi ezerk ezagun egiten badu, bere gastronomia bikainak egiten du ezagun, bere paisaia bikainak, bere kultura, bere arkitektura, bere ohitura edo bere txoko paregabeak ahaztu gabe, jakina. Biltzen dituen baliabide ugariei, kalitate handiko lehengaiei eta nazioartean aitortutako prestigiozko zerbitzuei esker turismo gastronomikoan lider dugu gaur egun Euskadi.

 

Gastronomiari irmo lotuta daude Euskadiren irudia eta posizionamendua. Bere claim turistiko orokorrak ere -"Euskadi dasta ezazu"- horren aipamena egiten du. Euskadik potentzial izugarria dauka turismo gastronomikoko esperientzia hobetzeko eta garatzeko, gastronomiaren eta ardoen inguruan dauden ekimen ugariak aprobetxatuta eta, jakina, ildo horretan aspalditxotik hona euskal sukaldari ospetsuenetako batzuk egin duten lana ere aprobetxatuta. Eta Eusko Jaurlaritzak posizio hori sendotu nahi du 'Euskadi Gastronomika' sortuta.

Cuadro de texto:       

 

Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak Euskadi mundu osoan erreferentzia bihurtzeko sustaturiko "Turismo Enogastronomikoa Bultzatzeko Planaren" eta "Turismoaren Lehiakortasun Planaren" esparruan sortutako proiektua dugu, turismoaren kontzeptua mahaiko gauza goxoetatik benetako euskal sukaldaritza-kulturara zabalduta, lurralde ekoizleari eta haren pasaiei, haren jaiei eta ekitaldi gastronomikoei, haren agenteei, haren produkzio-industriei, erosteko eta dastatzeko haren guneei eta, nola ez, haren sukaldaritzari lotuta.

 

Gauzak horrela, Euskadiko Turismo Gastronomikoko Produktu Klubaren marka da "Euskadi Gastronomika", Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuek eta eskualdeek osaturiko sarea, guztiek ere beren helmugetan enogastronomiarekin loturiko enpresa eta zerbitzuen borondatezko parte-hartzea inplikatzen dutela, halaber. Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak bultzaturiko ekimena da, eta horretan ari da lanean 2011z geroztik, produktu turistiko bat eratzeko lurraldearen berezitasun eta kalitate gastronomikoan oinarrituta, enogastronomiaren arloan Euskadik duen posizionamendua finkatzeko, eta gastronomiak bultzatuta bisitari kopuru handiagoa erakartzeko, turismo-kudeaketaren alderdi guztiak optimizatuta.

Gaur goizean aurkeztu dute ekimen hori Madrilen, Eusko Jaurlaritzaren Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Pilar Zorrillak helmuga gastronomiko gisa Euskadiren lidertza sendotzearen garrantzia nabarmendu duen ekitaldian, horretarako euskal geografia guztiaren lankidetza eta partaidetza publiko-pribatua baliatuta. Era berean, adierazi duenez, "Espainiako Produktu Enogastronomikoko lehen Kluba da Euskadi Gastronomika, beste kasuren bat baldin badago ere, Euskadi baita metodologia bat daukan lehena, garatzeko jada aplikatzen ari den metodologia, hain zuzen ere".

 

Proiektu integratzailea

 

Helmuga bateratuko irudia bultzatuta lortuko du Euskadi markak bere posizionamendua turismo gastronomikoaren nazioarteko lidertzan finkatzea, eta horixe da 'Euskadi Gastronomikaren' izateko arrazoietako bat, hain zuzen ere. Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuek -Bilbok, Donostiak eta Gasteizek- lurralde osoarekin dituzten sinergiak bultzatuko ditu proiektuak, hiri handiak Produktu Klubean bilduta, baina baita arrantza-eremuak eta barrualdeko eremuak ere, euskal eskualdek -hogeiren bat inguruk- potentziala baitaukate turismo-produktu gastronomiko bat garatzeko, bisitariari esperientzia osoa eskainiz gastronomiaren alderdi kulturalarenaren inguruan.

 

Euskadi osatzen duten hiru lurraldeetako turismo- eta sukaldaritza-esparruarekin loturiko sare pribatu guztiari ere zabaltzearen bidez nabarmentzen da 'Euskadi Gastronomikaren' izaera berritzailea Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba. Horrela, sektore primarioak, sekundarioak eta tertziarioak parte hartzen dute Produktu Klubean, ez baita chef edo sukaldari handientzat soilik diseinaturiko ekimen bat, eta, aitzitik, edozein motatako agenteak biltzen ditu, enpresa handiekin hasi eta txikiagoekin buka, hala nola nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategi txikiak, artisau-gaztandegiak, bodegak edo nekazaritza-turismoko establezimenduak, besteak beste.

Ezin da ahaztu oso zabala ez den gure lurralde honetan kontzentrazio handia aurkitzen duela bisitariak baliabideei, kulturari eta egiten jakiteari dagokienez, gure helmuga pribilegiozko lekuan ipiniz turismo gastronomikoan bere posizionamendua sendotzeko.

 

Lehengaien aniztasun handia, horietako asko kalitate-bereizgarriekin (hainbat jatorri-deitura, hala nola Arabako Errioxako ardoak, Arabako, Bizkaiko eta Getariko txakolinak, Idiazabalgo gazta, 'Euskolabel' kalitate handieneko produktuak), eta Euskadi osoko ostalari eta ekoizleek eginiko ahalegina, eskaintza gastronomiko zabal eta anitzaren zati bat baino ez dira, imitatzeko zaila.

 

Sagardotegiak, mota guztietako sukaldaritza eskaintzen duten jatetxeak, tradizionalarekin hasi eta abangoardistaraino, bodegak, pintxo-tabernak, gaztandegiak, sukaldaritza-eskolak, lonjak, merkatuak... eta baita Basque Culinary Center ere, Zientzia Gastronomikoen Espainiako lehen Fakultate eta sukaldaritzako berrikuntza- eta ikerketa-zentroa, nabarmentzen dira Euskadik dauzkan baliabideen artean.

 

Baina beste guztien gainetik azpimarratu beharreko alderdiren bat badago, kultura gastronomikoa euskaldun guztien eguneroko bizitzaren eta aisialdiaren zati dela azpimarratu behar da, eta horren adierazgarri da 1.500 sozietate gastronomiko pribatu baino gehiago izatea eta urtero 350etik gora jai edo ekitaldi gastronomiko antolatzea gure lurraldean.

 

 

 

 

 

                                                                         Madril, 2012ko urriaren 30a

Webgune interesgarriak:

 

www.euskaditurismo.net

www.basquetour.net

 

 

 

 

Argibide gehiago:

 

izarandona@basquetour.net

           

diego.garciaroves@rvedipress.com

 

 

 

6 iruzkin
  • @IRENAZVITORIA
    2012.eko urriak 31

    Comentario de Twitter:
    Euskadi Gastronomika, la primera oferta turística conjunta en España en enogastronomía http://t.co/NLNBRMLU vía @Irekia #turismo

  • @nachopernia
    2012.eko urriak 31

    Comentario de Twitter:
    Ayer se presentó en Madrid Euskadi Gastronomika http://t.co/dvJrSinu vía @Irekia #turismo

  • @_JesusSanchez
    2012.eko urriak 31

    Comentario de Twitter:
    “@ssgastronomika: Nace "Euskadi Gastronomika" marca del Club d Producto Turístico Gastronómico d Euskadi..http://t.co/KIsjUJP4” enhorabuena

  • @ABRA_Vino
    2012.eko urriak 31

    Comentario de Twitter:
    RT @ssgastronomika: Nace "Euskadi Gastronomika" la marca del Club de Producto Turístico Gastronómico de Euskadi.... http://t.co/15MZpYhA

  • @TvEuskadi
    2012.eko urriak 31

    Comentario de Twitter:
    RT @ssgastronomika: Nace "Euskadi Gastronomika" la marca del Club de Producto Turístico Gastronómico de Euskadi.... http://t.co/15MZpYhA

  • @fidelmartin
    2012.eko urriak 31

    Comentario de Twitter:
    RT @ssgastronomika: Nace "Euskadi Gastronomika" la marca del Club de Producto Turístico Gastronómico de Euskadi.... http://t.co/qPX5lG0o

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)