Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Euskadiko Geodibertsitateari buruzko II Jardunaldiaren bigarren eguna

2012.eko urriak 30

Kongresua atzo eta bihar bitartean egingo da Euskal Herriko Unibertsitatearen Bizkaia Aretoan, Bilboko Abandoibarran.

Miren Mendiak Xabier Orue-Etxebarriaren, Asier Hilarioren, Miguel Ángel Gómezen eta Alex Francoren txostenak aurkeztu ditu. Jarraian, Manu Mongek Arturo Apraizen, Alejandro Cearretaren, Alberto Lópezen, Alex Francoren eta Lola Fernándezen txostenak aurkeztu ditu.

Bazkaltzeko tartearen ostean, eguneko azken txostenak aurkeztu ditu Gorka Aranak, hots, Leire Barriuso, Aitor Leiza, Naiara Ibáñez, Naiara Malabe, David Díez, Miren Mendia, Josu Sanz eta Germán Alonsorenak.

Bigarren jardunaldi hauetan honakoak dira helburuak: Euskadin geodibertsitatean interesa duten aktoreak identifikatzea (natur ingurunearen, lurralde plangintzaren, landa-garapenaren, turismoaren, kulturaren, industriaren eta abarraren esparruetako administrazio publikoak, zientzialariak, irakasleak, enpresak eta boluntarioak); aipaturiko aktoreen lankidetza-foroak ezartzea; eta geodibertsitatearen esparruan diharduten EAEko erakunde publiko zein pribatuek orain arte egindako lanak ezagutzera eman.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan