Berriak
Eu

Osasun sailak 30 eguneko gehieneko epea ezarri du Euskadin kardiologiako eta onkologiako kontsultetara sartzeko eta diagnostiko-probak egiteko

2012.eko urriak 30

Gobernu Kontseiluak gaur onartu duen Dekretuak 30 eguneko gehieneko epea finkatzen du Euskal Autonomia Erkidegoan kardiologiako eta onkologiako kontsultetara sartzeko eta patologia mota horiekin lotzen diren zenbait diagnostiko-proba osagarri egiteko.

Zehazki, Dekretu horrek bermatu egiten du Osakidetzako fakultatiboaren preskripzio-dataren hurrengo 30 egunetan jasoko dela asistentzia-erantzuna kardiologiako eta onkologiako lehen kontsultetarako, baita honako diagnostiko-proba hauek egiteko ere: mamografiak, kolonoskopiak, esfortzu-probak eta hemodinamika-probak.  Kontsulta edo proba hori Osakidetzan garatu beharko da, edo, hala badagokio, zentro itundu batean. Azken buruan, eta ezarritako epea betetzeko xede hutsez, osasun-baliabide pribatu ez-itunduak erabiltzearen ondoriozko gastuen konpentsazio ekonomikoa emango da. 

Gauzak horrela, Euskadi bihurtu da kontsulta horietara sartzeko eta proba mota horiek egiteko gehieneko epe hori bermatzen duen Estatuko lehen autonomia-erkidegoa. Neurri horrekin, Euskadiko osasun-sistemak eskaintzen duen asistentzia-epeak hobetzeko prozesuan aurrera egin nahi da. Izan ere, neurri hau erantzun kirurgikorako ezarritako gehieneko epeei gaineratzen zaie –epe horiek jada betetzen ari dira¬–.  Azken datuen arabera, kirurgia onkologikoaren atzerapen denbora 30 egunekoa da, kirurgia kardiakoan 90 egunekoa da, eta kirurgia orokorrean 180 egunekoa da.

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2012.10.30)

 

 

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012-10-30n hartutako erabakiak

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)