Berriak Lehendakaritza
Eu

EHUren txosten batek zehaztasunez aztertu du Open Government arloko euskal eredua

2012.eko urriak 29

Civersity ikerketa-taldearen iritziz Jaurlaritzak "urrats handiak" egin ditu gobernu irekiko idealerantz.

Gobernu Irekirako eta Interneteko Komunikaziorako Zuzendaritzak eskatuta, Euskal Herriko Unibertsitateko Civersity ikerketa-taldeak Open Government arloko euskal eredua ezaugarritu eta ebaluatu du. Ikerketa horretan ondorioztatu da azken legegintzaldian Jaurlaritzak "urrats handiak" egin dituela nazioarteko adituek planteatutako gobernu irekiko idealerantz.

Gobernu Irekiko euskal ereduaren bi zutarrietako -Irekia eta Open Data Euskadiko- kideekin egindako elkarrizketa sakonen bitartez, eta erabiltzaileei eta Estatu-mailako aditu nagusietako batzuei egindako inkesten bitartez, txostenak zehaztasunez aztertzen ditu eredua ezartzeko faseak eta sustatzaileek gainditu behar izan zituzten erronka nagusiak, esate baterako aldaketarekiko erresistentziak edo administrazioarekiko erlazioa sinpleagotuko duten herritarren partaidetzarako espazioak sustatzeko erronka.

Azterlanak euskal ereduaren une garrantzitsuetako batzuk gogorarazten ditu: Ameriketako Estatuen Erakundearekin egindako hitzarmena, Irekiaren softwarea eta kideek metatutako know howa erakunde horretako kide diren herrialdeen esku jartzeko; Open Data Euskadiren -mundu anglosaxoiaz kanpo egindako arlo horretako lehen programaren- bitartez 2.000 datu multzo baino gehiagoren liberalizazioa; edo Europa mailan aitzindaria den admnistrazioan softwarea berrerabiltzeari buruzko dekretua; beste askoren artean.

"Aditzera eman daiteke Eusko Jaurlaritzak irekieraren aldeko apustu argia egin duela. Irekiera horrek posizio nagusietako bat bete du agendan, eta, hala, Jaurlaritzaren jardunaren zati handi batean izan du eragina". "Adierazitako guztian oinarrituta, gobernu elektronikoaz (e-government) harantzago egindako ekimen baten aurrean gaudela uste dugu, gobernu irekiko benetako programa bihurtu baita", ondorioztatzen du azterlanak.

Txostenak zehatz-mehatz berraztertzen du Jaurlaritzak arlo horretan izan duen jarduna, eta askotariko ekintzak biltzen ditu, hala nola erreferentziazko hainbat saretan izandako parte-hartzea: W3C, Open Government Partnership, edo Open Knowlegde Foundation-ek antolatutako OK Festival. Horrez gain, euskal ereduaren bilakaeraren hainbat funtsezko une bildu ditu, eta horien artean nabarmen daiteke Irekiaren bertsio berria abian jartzea. Izatez, Irekiaren bertsio berri horri esker, edozein hiritarrek jo dezake Jaurlaritzako arloetako bakoitzeko arduradunarengana, edo bistara ditzake Jaurlaritzaren aurrekontuak Open Data formatuan (http://aurrekontuak.irekia.euskadi.net/)

Bestalde, txostenean gaineratu dira hiritarrengandik jasotako lehen 188 proposamenen azterketa zehatza, gobernu irekiko eta Interneteko komunikazioko Estatuko 18 adituren iritzia eta Irekia eta Open Data Euskadiko erabiltzaileei on-linea egindako inkestaren emaitzak.

Ereduaren arduradunen iritziz, etorkizunera begira honako jardun-ildo hauek, besteak beste, garatu beharko dira: gobernu irekiko politiken aldeko arauzko esparru argiaren bidez benetako "gobernantza irekiko ekosistema" finkatzeko beharra; gardentasun handiagoko eskakizunean ezkutatuta, publikoa dena hutsal bihurtzea besterik bilatzen ez duten diskurtsoak -politikaren aurkakoak- heda daitezen saihestea; hiritarra kontsumitzaile huts gisa hartuko duten sektore pribatuko praktikak bere ez egitea; off-line eta on-line parte-hartzea orekatzea; open government arloko politiken eraginkortasuna ebaluatzeko garaian adierazle kuantitatiboez harantzago joatea; eta, azkenik, eta alderdien arteko borroken gainetik, politika horiek egonkorrak izan daitezen lortzea, hiritarren artean gero eta handiagoa den politikarekiko desengainua neutralizatzearren.

 

8 iruzkin
  • @jaranper
    2012.eko azaroak 02

    Comentario de Twitter:
    Felicidades!! @alorza Irekia - Un informe de la UPV analiza en detalle el Modelo Vasco del Open Government http://t.co/8TwGhD8Q

  • @fontanon
    2012.eko azaroak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @alorza: Irekia - Un informe de la UPV analiza en detalle el Modelo Vasco del Open Government http://t.co/o9tQOP7S

  • @alorza
    2012.eko azaroak 02

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Un informe de la UPV analiza en detalle el Modelo Vasco del Open Government http://t.co/o9tQOP7S

  • @jaranper
    2012.eko azaroak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @vali_vali_: La UPV considera que el Ejecutivo vasco ha dado "pasos importantes" hacia el ideal de gobierno abierto
    http://t.co/93Dy5upn

  • @opendataeuskadi
    2012.eko azaroak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @vali_vali_: La UPV considera que el Ejecutivo vasco ha dado "pasos importantes" hacia el ideal de gobierno abierto
    http://t.co/93Dy5upn

  • @alorza
    2012.eko azaroak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @vali_vali_: La UPV considera que el Ejecutivo vasco ha dado "pasos importantes" hacia el ideal de gobierno abierto
    http://t.co/93Dy5upn

  • @latejo
    2012.eko urriak 30

    Comentario de Twitter:
    Un informe de la UPV analiza en detalle el Modelo Vasco del Open Government http://t.co/C7J9emgl http://t.co/MzEHS4ez

  • @vali_vali_
    2012.eko urriak 30

    Comentario de Twitter:
    La UPV considera que el Ejecutivo vasco ha dado "pasos importantes" hacia el ideal de gobierno abierto
    http://t.co/93Dy5upn

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko