Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak

Euskotrenek larunbatean, urriaren 27an, tren zerbitzua indaurtuko du ordu aldaketa ofiziala dela eta

2012.eko urriak 24

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku dagoen euskotren Sozietate Publikoak, larunbat honetan, 2012ko urriaren 27an, Bilbo-Deba, Bilbo-Bermeo, Txorierri eta Topo (metrodonostialdea) lineetan gaueko ohiko zerbitzua indartuko du ordu aldaketa ofiziala dela eta (goizaldeko 3:00etan 2:00ak izango dira).

Zerbitzu horien ezaugarriak honako hauek izango dituzte:

BILBO-DEBA
•    Irteerak Atxuri-Bilbotik:  23:50, 1:50, 2:50, 3:50 (ordu ofizial berria) eta 5:50ean.
•    Irteerak Debatik:  1:35, 2:35, 3:35 (ordu ofizial berria), 5:35 eta 7:19an (Elgoibartik).

AMOREBIETA-BERMEO

•    Irteerak Amorebietatik:   0:19, 2:19, 2:19 (ordu ofizial berria), 4:19 eta 6:19an.
•    Irteerak Gernikatik:   Bermeora joateko zirkulazio berezi bat egongo da eta 23:17an irtengo da. Era berean, 2:41ean tren bat Amorebietarantz irtengo da.
•    Irteerak Bermeotik:  23:39, 1:18, 3:18 (ordu ofizial berria), 5:18 eta 7:23an (Gernikaraino).

ZAZPI KALE-LEZAMA
•    Irteerak Zazpi Kaleetatik:   0:00, 1:50,  2:50, 3:50 (ordu ofizial berria) eta 5:50ean.
•    Irteerak Lezamatik:   0:30, 2:20, 2:20 (ordu ofizial berria), 4:20 eta 6:20an.

LASARTE-HENDAIA
•    Irteerak Lasarte Oriatik:  0:00, 2:00, 3:00 (Amararaino), 4:00 eta 6:00etan. Era berean, 2:15ean (ordu ofizial berria) Amaratik Hendaiaraino beste zirkulazio bat irtengo da eta 23:43an Lasarte Oriaraino.
•    Irteerak Hendaiatik:   1:03, 2:03 (ordu ofizial berria), 3:03, 5:03 eta 7:03an.


Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta konpainiaren web gunean www.euskotren.es

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan