Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Hazi Korporazioaren formazio saila iraungitu eta Hezkuntza departamentura transferitzen duen dekretua onartu da (2012-10-23(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko urriak 23

Dekretua, Hazi Landa eta Itsas Ingurunearen Garapenerako Korporazioa SA. sozietate publikoa azkentzeko dena.

Gobernu Batzordeak onartu du gaurko bileran, Hazi Korporaziora loturiko nekazal eta itsaso-arrantzaren formazio sailaren iraungitzea onartzen duen dekretua, nahiz eta, 2012.eko abuztuan bertan Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerkuntza departamentura transferitu ziren bi funtzio horiek.

Gobernu Batzordeak, elkartearen iraungitzearekin batera, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailera loturik dauden enpresen antolatzean eta berregituratzean pauso bat gehiago eman du, gaur egun, sektoreak erreferente bakarra izan dezan, hau da, Hazi Fundazioaren inguruan antolatzea leihatila bakar eta zuzenarekin.

Joan den abuztuaren 21ean, Gobernu Batzordeak onartutako dekretuaren bitartez erabaki zuen, Hazi Landa eta Itsas Ingurunearen Garapenerako Korporazioa S.A-k kudeatzen zituen Nekazaritza eta Itsaso-arrantzaren formaziorako zerbitzuen baliabideak, Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerkuntza eta Justizia eta Administrazio Publikoetako departamentuetara transferitzea.

Era berean, landaren eta Itsasertzaren Garapenaren eta Landaren eta Itsaso-arrantzaren trebakuntzaren jardueran ar den langileria, baliabideak eta zerbitzuak Fundación Hazi Fundazioaren esku utzi dira.

Horregatik, Hazi Landa eta Itsas Ingurunearen Garapenerako Korporazioa S.A. hutsik gelditu da, batetik bere ondare eta zerbitzuak beste departamentu batzuen gain gelditu direlako eta, bestetik, Hazi Fundazioak bere gain hartu dituelako. Hori dela eta, elkartearen iraungitzea eta disoluzioa onartzen da.

Iruzkin bat
  • @Jcalvill0
    2013.eko urriak 28

    Comentario de Twitter:
    Duela urtebete onartu zen Haziren formazio saila iraungitu eta Hezkuntza departamentura transferitzen zuen dekretua http://t.co/DBmuIPNVBR

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan