Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Onartu dugu dirulaguntza, etxebizitza berriaren eta birgaituaren kalitatea hobetzeko (2012-10-23(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko urriak 23

Erabakia, zuzeneko diru-laguntzak emateko Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialari, Arabako Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofizialari, Bizkaiko Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofizialari eta Gipuzkoako Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofizialari eraikuntza eta etxebizitzen kalitatea hobetzeko.

Gobernu Kontseiluak honako lau elkargo hauei guztira 123.600 euroko dirulaguntza ematea onartu du, eraikinaren eta etxebizitzaren kalitatea hobetzeko: Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialari, Arabako Aparejadoreen Elkargo Ofizialari, Bizkaiko Aparejadoreen Elkargo Ofizialari eta Gipuzkoako Aparejadoreen Elkargo Ofizialari.

Dirulaguntza hori hiru lan-mota hauek egiteko izango da:

1.- Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntza-lanetan, kalitatea kontrolatzeko programa eta liburuen jarraipena egiteko.

2.- Eraikuntzarako eta Hondakinak Kudeatzeko Kode Teknikoa lantzeko prestakuntza-ikastaro berriak egiteko, kode horrek eraikuntza-arloan duen eragina itzala delako eta, ondorioz, han jartzen duenaren berri ahalik eta gehien zabaldu beharra dagoelako; eta, Eraikinen Ikuskaritza Osagarriari buruzko prestakuntza teknikoa jasotzeko ikastaroak egiteko.

3.- Herritarrari gai hauen gainean informazioa eta aholkuak emateko bulego bat sortzeko: eraikinak birgaitzeko lanak, eraikinen ikuskaritza teknikoa, eta eraikinak mantentzea eta kontserbatzea.

Gure asmoa da, horrela, etxebizitza berriaren eta birgaituaren kalitatea hobetzea, eta beste irizpide hauek ere kontuan hartzen laguntzea: funtzionaltasuna, bizigarritasuna, sostengarritasuna, irisgarritasuna, telekomunikazioa, iraungarritasuna eta mantenimendua.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan