Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

Jaurlaritzak lankidetzarako hainbat proiektutarako 1,5 milioi euroko diru-laguntza onartu du (2012-10-23(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko urriak 23

Erabakia, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak eta Deustuko Elizaren Unibertsitateak lankidetza hitzarmena sinatzeko baimena emateko dena. Horren arabera, giza eskubideei buruzko prestakuntza eta ikerketa programa bat finantzatuko da: herri indigenak eta ekintza humanitarioa. Erabakia, Garapenaren Lankidetzaren Euskal Agentziak eta Euskal Fondoak (Lankidetzarako Udal Erakundeen Euskal Elkartea) lankidetza hitzarmena sinatzeko baimena emateko dena. Horren arabera, El Salvadorren erakundeak indartzeko eta edateko uraren hornidura-azpiegitura hobetzeko ekintzak batetik, eta Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoaren eta euskal udalen arteko lankidetzarako ekintzak, bestetik, kofinantzatuko dira. Erabakia, lankidetza-hitzarmen bat sinatzeko baimena ematekoa; Garapen Lankidetzarako Euskal Agentziaren eta Erdialdeko Ekialdeko Palestinar Errefuxiatuentzako Nazio Batuetako Agentziako (UNRWA) Espainiar Batzordearen Elkartearen artean sinatu nahi da lankidetza-hitzarmena, UNRWAk Gazan dituen eskoletako emakumezko ikasle errepikatzaileentzako lanbide-heziketako programa elkarrekin finantzatzeko.

Eusko Jaurlaritzak gaur argi berdea eman dio lankidetzarako hiru hitzarmeni, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren eta hainbat elkarte eta erakundeen arteko hainbat proiektu finantzatzeko; diru-laguntzaren kopurua 1,5 milioi eurokoa da.

Hain zuzen ere, agentziaren bitartez Asociación de Entidades Vascas de Cooperación-Euskal Fondoa delakoarekin 590.000 euroko hitzarmen bat sinatuko da bi proiektu hauetako: alde batetik, El Salvadorreko Errepublikan edateko ur-hornidura hobetzeko; eta bestetik, Arabiar Errepublika Demokratiko Sahararrarekin lankidetzan euskal udalek egingo dituzten koordinazio lanetarako; hain zuzen ere, parte hartuko duten pertsonala, dotazioak eta azpiegiturak ordaintzeko.

Halaber, 450.000 euroko hitzarmen bat onartu da Erdialdeko Ekialdeko Palestinar Errefuxiatuentzako Nazio Batuetako Agentziarekin lanbide heziketarako proiektu bat kofinantzatzeko, Gazako ikasle nerabeek praktika profesionalak egin eta lan merkatuan sartzeko aukera izan dezaten.

Azkenik, Eusko Jaurlaritza lankidetzan arituko da Deustuko Unibertsitatearekin Giza Eskubideen prestakuntza programa bat finantzatzeko Hego Amerikako herrialde indigenetarako; horretarako Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak 449.930 euroko ekarpena egingo du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan