Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

1,235 milioi eskola-garraiorako (2012-10-23(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko urriak 23

Agindua, Haur Hezkuntza (2. zikloa), Lehen Hezkuntza eta DBH (1. eta 2. zikloak) egiten ari diren ikasleak garraiatzeko banan banako diru-laguntzetarako deialdia egiten duena. 2012/2013 ikasturtea.

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak proposatuta, Agindu bat onartu du gaurko bileran. Agindu horren bidez Haur Hezkuntzako (2. zikloa), Lehen Hezkuntzako eta DBHko (1. eta 2. zikloak) ikasketak egiten ari diren ikasleei 2012/13 ikasturtean eskola-garraiorako bana-banako diru-laguntzak emateko deialdia egingo da.

Diru-laguntza 1,235 milioi eurotakoa izango da, guztira, eta laguntza jaso nahi duen ikasleak baldintza hauek bete beharko ditu: batetik, 2012/13 ikasturtean ikastetxe publikoren batean izena emanda egon beharko du; bestetik, ikaslea bizi den herrian berak egin nahi dituen ikasketak edo irakasteredua eskaintzen dituen ikastetxe publikorik ez egoteagatik beste herri batera joan beharko du ikastera; eta, azkenik, ezingo du doako edo erakunde publiko nahiz pribatuek erabat diruz lagundutako eskola-garraiorik erabili.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan