Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Moveuskadi gonbidaturiko esperientzia izan da Vienako ITS-ren Mundu mailako

2012.eko urriak 24

Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailak, Aste honetan Vienan ospatzen den ITS (Garraio Sistema Adimendunak) Mundu mailako Kongresuan parte hartzeko gonbidapena jaso du, Moveuskadiren esperientzia azaltzeko, teknologiak mugikortasun iraunkorragoaren alde erabiltzeko eredu gisa. Esperientziaren aurkezpena Mikel Díez Sarasola Garraio Zuzendariak burutu du gaur arratsaldean, mundu osoko garraio alorreko zenbait agintariren eta agente garrantzitsuren aurrean.

Moveuskadi, Euskadin aurrera eraman daitezkeen mugikortasun iraunkor politiketarako sarbide izateko helburuz sortu den plataforma da. Hasiera batean, garraio publikoan egin behar dituzten joan-etorriak planifikatzeko tresna jarri da erabiltzaileen esku. Horrez gain, kode irekiz (OPEN DATA) garatu da, eta horrela, garatzaile informatikoak askatasun osoz sar daitezke bertan, eta mugikortasun iraunkorra gara dezaketen aplikazio berrietan erabili ditzakete.

Moveuskadik, kongresu honetan aurkezten diren ITS alorreko esperientzia arrakastatsuen parte izateko eskakizun guztiak betetzen ditu. Izan ere, garraio sistema adimendunen garapenean oinarritzen den mugikortasunaren, iraunkortasunaren, erraztasunaren eta etorkizunaren aldeko tresna baita


Moveuskadi.com, 2012ko urtarrilean aurkeztu zen, Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundien, Bilbo, Donostia, Gasteiz eta beste udalerri batzuen eta hiru lurraldeetako garraio operadoreen laguntzarekin garaturiko tresna berri gisa.

Atariak 34 operadoreren informazioa biltzen zuen, hau da, Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko 4.000 geraleku eta 450 garraio linea baino gehiago. Bertan, ordutegiei, geralekuei, bidaiaen iraupenari eta kostuari buruzko informazioa eskaintzen da, edozein garraiobide erabiliz, era isolatuan edo elkarren artean loturik, metroa, tranbia, hiri barruko eta hiri arteko autobusak, aldirietako eta ibilbide luzeetako trenak, itsasontzia, ferrya, funikularra, zubi eskegia, eta baita igogailuak ere.

Web gunea SAAS (Software as a service) edo hodeian biltze sistemaren bitartez garatu da (sarearen bitartez bertara sartzeko aukera eskaintzen duen softwarearen banaketarako eredua, aplikazioen mantentze lanik, eragiketa teknikorik edo euskarri eragiketarik egin beharrik gabe,). Eredu horrek softwarea eta zerbitzua lotzen ditu, eta zerbitzarien mantentze lanak duen gastua saihesten du. Horrez gain, era automatikoan eguneratzen da, eta operadore eta zerbitzu berriak gehitzen joango da.

Ekimen hori, Eusko Jaurlaritzak mugikortasun iraunkorragoa lortzeko aurrera daramatzan ekintzen barruan sartzen da, ibilgailu pribatuaren alternatiba erakargarria, erraza, erosoa, eraginkorra eta azkarra bilatuz, erakundeen arteko adostasunarekin eta inplikaturiko aktore guztien laguntzarekin.

Aurkeztu zenetik gaur egunera arte, Moveuskadi etengabe hazi da. Web guneak, konpainien oharrei eta trafiko arazoek garraio publikoan dituzten eraginei buruzko informazioa ematen duen zerbitzu berria du. Aukera hori web guneko "Oharrak" erlaitzean egongo da erabilgarri. Horrela, erabiltzaileek konpainien azken ordua ezagutu ahal izango dute eta beraien joan-etorriak hobeto kudeatu ahal izango dituzte.

Beste alde batetik, eta aldi berean, duela denbora gutxi, Errenteriako eta Oiartzungo (Gipuzkoa) hiri barruko autobusen eta Artxandako funikularraren (Bizkaia) datuak sartu dira Moveuskadin. Zerbitzu horiei buruzko informazioak, bilaketa eta kontsulta guztiak, planifikatzailea, ordutegiak eta mugikorrerako aplikazioak hornituko dute Moveuskadi.

Orain ibilbidea planifikatzea askoz ere fidagarriagoa izango da, izan ere, garraio zerbitzu guztiei buruzko informazioa erabilgarri egoteaz gain, denbora errealean egiaztatu ahal izango da zein den aukerarik interesgarriena, inguru horretako trafikoaren egoeraren arabera.

 

2 iruzkin
  • @chargingbox
    2012.eko urriak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @clusterve: Gobierno Vasco Irekia :: Moveuskadi experiencia invitada al Congreso Mundial deI ITS en Viena http://t.co/af8fXQbK

  • @clusterve
    2012.eko urriak 25

    Comentario de Twitter:
    Gobierno Vasco Irekia :: Moveuskadi experiencia invitada al Congreso Mundial deI ITS en Viena http://t.co/af8fXQbK

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)