Berriak Lehendakaritza
Eu

Hauteskunde-eguna, zuzenean, Irekian

2012.eko urriak 19

Irekiak, urriaren 21eko hauteskunde-eguneko agerraldi guztiak zuzenean jarraitzeko aukera eskainiko du asteburu osoan zehar.

Bihar, urriak 20, goizeko hamaiketan, Herrizaingo sailburuordea den Raúl Fernández de Arroiabe-k eta Hauteskunde Administrazioko zuzendaria den Sonia Fernández-ek prentsaurrekoa emango dute Emaitzak Aurkezteko Zentro Ofizialean, xede honekin: hauteskunde-prozesuari buruzko informazio osoa ematea, emaitzen, parte-hartze indizeen eta gertakizunen berri emateko erabiliko diren mekanismoen aurrerapena egitea, eta komunikabideetako profesionalek horri buruz izan ditzaketen zalantzak argitzea.
Igandean, urriaren 21ean, hauteskunde-egunean, hainbat prentsaurreko eta agerraldi egingo dira Emaitzak Aurkezteko Zentro Ofizialean, bozketetan jazo daitezkeen gertakariei buruz zein parte-hartze ehunekoen bilakaerari buruz informatzeko.

10:00etan, Herrizaingo sailburuordea den Raúl Fernández de Arroiabe-k eta Hauteskunde Administrazioko zuzendaria den Sonia Fernández-ek agerraldia egingo dute Emaitzak Aurkezteko Zentro Ofizialean, une horretan eskura daukaten informazioa emateko, botoa emateko zentroak irekitzerakoan jazo ahal izan diren gertakariekin eta une horretara arte prozesuak izan duen bilakaerarekin lotuta.

13:00etan, sailburuordeak eta zuzendariak beste agerraldi bat egingo dute, 12:00etara arte izan diren parte-hartze indizeei buruzko datuak emateko.

18:00etan, sailburuordeak eta zuzendariak euren azken agerraldia egingo dute, 17:00etara arte izan diren parte-hartze datuei buruzko informazioa emateko.

Hauteslekuak itxi eta zenbaketa hasi eta gero, zenbaketa horrek hiru Lurraldeetan datu esanguratsuak ematen dituenean, gutxi gorabehera gaueko bederatzietan, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saileko sailburua den Idoia Mendia-k agerraldia egingo du Emaitzak Aurkezteko Zentro Ofizialean, zenbaketatik ondorioztatzen den boto- eta aulki-banaketaren lehenengo datuak emateko.

Une horretatik aurrera, zenbaketaren bilakaera zuzenean jarraitu ahal izango da, ezarritako zabalkunde-kanal ezberdinen bitartez.

Geroago, zenbaketa amaituta dagoenean eta ia behin betikoa denean, sailburuak beste agerraldi bat egingo du.

Iruzkin bat
  • @inakigoiko
    2012.eko urriak 20

    Comentario de Twitter:
    Dena prest Lehendakaritzan biharko hauteskundeetarako / Todo listo en Lehendakaritza para las elecciones de mañana http://t.co/0jAPYUc6

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan