Fernández de Arroiabe-k biharko hauteskundeak "lehenengoak pakean izatea" ospatzen du
Herrizaingo sailburuordea den Raúl Fernández de Arroiabe-k eta Hauteskunde Administrazioko zuzendaria den Sonia Fernández-ek prentsaurrekoa eman dute gaur goizean Emaitzak Aurkezteko Zentro Ofizialean, Lehendakaritzan, biharko hauteskunde-prozesuari buruzko informazio osoa emateko.
19 alderdi politiko 45 hautagaitz aurkeztuko dituzte (15 Araban, 17 Bizkaian eta 13 Gipuzkoan), "ETAren bortxakeriarik gabeko lehenengo hauteskunde hautean".
Guztira, 1.775.336 izango dira bihar bozkatzeko eskubidea gauzatu ahalko duten euskal herritarrak. Horretarako, 2.778 mahai egongo dira, 758 zentroetan bananduta. Bozketa-ordutegia goizeko 9.00etatik arratsaldeko 20.00etara izango da.
Azkenik, Fernández de Arroiabe-k esan duenez, ez da espero meteorologia orain dela egun gutxi pentsatzen zen hain txarra izatea.